MAIATZ

Euskarazko literatura Ipar Euskal Herrian indartzeko, berritzeko, idazleen artean loturen hobetzeko eta berrien sustatzeko sortu zen 1981 urtean. Iparraldeko euskalkien sorkuntzak, erranaldiak eta ahozkotasunaren aberastasunak bildu eta sustatu nahi dira. Hegoaldeko sorkuntzarekin bat egiten du eta euskara batuaren bideak beretzen ditu, urratsez urrats, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoko pertsonalitateak zainduz euskal alorrean.

Bere lana literatura aldizkari baten inguruan hasi zuen 1982an: "maiatz" aldizkaria. 1984a geroztik liburu argitaratzen ari da.

2006 urte ondarrerako, 44 zenbaki plazaratu dira eta 60 liburu.

Animazio mailan, "literatura solasaldiak" egiten ditu urte bakotx, parte hartzen du liburu azoketan eta aurkezpen batzu egiten.


MAIATZ

Address

2 Passemillon karrika
64100-BAIONA - BAYONNE

Person to contact: Lucien Etxezaharreta
Phone: 00 33 (0)5 59 59 86 33

E-mail: Contact-form