Juglarea, Puta eta Eroa| Basque drama | Le Petit Théâtre de Pain konpainia | Language: Euskara | Public: Denentzat Juglarea, Puta eta Eroa [+] Enlarge photo Ikusgarri hortan, Dario Fo antzerki idazlanen artean hiru bakarkako hautatu ditugu: "juglarearen jaiotza, puta bat ero etxean, ertzoa eta herioa". Dekoratuan, balisa erraldoi bat, erabiliko dena oholtza gisa, bai puskak biltzeko eta txontxongilo antzoki ttiki bat moldatzeko. Itxura orokorra, Dario Fo-ren hildotik, umore satirikoa, antzerki herrikoia, bapateko harremana eta bufoiaren bidegurutzean zeharkatzen da. Koloretxu, puxken metaketa eta energia dira ikusgarriaren mamia. Jendea zirkulu heren batean jartzen da, hurbiltasuna mantenduz ahalik eta gehien. Hiru antzerki horiek 70-kadako Italiaren egoera isladatzen dute, era bat. Eta, badu interes erakargarri bat gaurregun euskal herrian izan dezakeen oihartzunarekin, gure ustez bederen. Bestalde, antzerki bakoitza emana da euskalki, edo euskara-molde esberdinetan: iparraldeko batua, hegoaldeko batua eta Xiberotarra. Iraupena: 1:15
Aktorea: Ximun Fuchs Conditions techniquesAccueil des artistesBi pertsonentzat Sorkuntzak-teknikoaJoko espazioa: ContactPerson to contact: Le Petit Théâtre de Pain Harri Xuri Kulturgela - Salle de spectacle Harri Xuri E-mail: Contact-form Website: http://www.lepetittheatredepain.com/ |