« Volver a noticias

Memorio kolektiboa belaunaldien topagune

2007-01-22

Caisse d'Epargne Banketxearen laguntzarekin eraman "Zaharren urratsetik" programaren karietara, Euskal kultur erakundearen ekimenez, Donibane-Garaziko eskola publikoko eta ikastolako haurrak hiru zahar etxetako adineko jende batzuren elkarrizketatzera joan dira...

Memorio kolektiboa belaunaldien topagune

Belaunaldien arteko lokarriak sustatu, euskaraz

Ekintza honen helburua belaunaldien arteko harremanen bultzatzea da, eta hori euskaraz. Lehen mailako (CM1-CM2) eskoletako haurrak adineko pertsonen gana joan dira, zahar etxeetara edo berdin haien etxeetara.

Donibane-Garaziko eskola publikoko haur elebidunak alde batetik eta ikastolako haurrak bestetik beraien ikastetxeetatik hurbil ziren hiru zahar etxetako adineko pertsona zenbaitzuen ikustera joan dira.

2006ko abenduaren 22tik 2007ko urtarrilaren 15era Donibane-Garaziko herriko etxeari datxikola sala batean emanen dute beren lanaren berri, erakusketa baten bitartez.

Irratian eta interneten hedatuak izanen diren elkarrizketak

Adineko pertsonei eginak izan zaizkien elkarrizketak erakusketan entzuten ahalko dira baita Euskal Irratien sarean ere bai. www.eke.org atarian ere eskuragarri dira.

2007ko urte hastapenean Donibane-Lohizuneko Urdazuriko eskola publikoko haur elebidunak eta ikastolako haurrak ari izanen dira ere lanean. Kasu honetan errientek gai zehatz batzu nahi izan dituzte sakondu : 39-45eko gerla, Donibane-Lohizuneko garapena, itsasoari eta arrantzari lotu mundua, desagertu diren ofizioak, euskara.

Baigorriko eskola elebidunek ere nahi lukete programan parte hartu.

Xehetasun gehiago :

Abonnez-vous à l'agenda culturel

Recevez chaque semaine sur votre email notre sélection de l'agenda culturel basque.
Abonnez-vous!

ESPECTÁCULO - DANZA

Lur Sagar 9 de Enero de 2009

CONCIERTO - CANTO

Bostgehio 10 de Enero de 2009

ANIMACIÓN - HOMENAJE

Agosti Xaho saria 10 de Enero de 2009

PRESENTACIÓN - LITERATURA

Mixel Lekuona, artzainen artzain 10 de Enero de 2009

ESPECTÁCULO - TEATRO

Hila Espos 11 de Enero de 2009

IHAUTERI - MASKARADAK

Maskaradak Barkoxen 11 de Enero de 2009

ESPECTÁCULO - DANZA

Lur Sagar 16 de Enero de 2009

ESPECTÁCULO - DANZA

Urraska

EXPOSICIÓN - FOTOGRAFÍA

7 argazkilari Euskal Herrian

Pays basque numerique