Hitzaditza 2008: izena eman eta trebatu!Euskal kultur erakundeak eta AEK-k Hitzaditza, euskarazko diktaketaren hirugarren edizioa proposatzen dute maiatzaren 31n, 9:30etan, larunbatez, Baionan, AEK-ren egoitza berrian. Hiru maila proposatuak dira aurten. Izena eman oraindanik !
2007an, 70 bat pertsonek ariketan parte hartu zuten, bi maila ezberdinetan : lehena, eta lehen aldikotz, 12 urtetarik 15 urte arteko gaztetxoena, bestea aldiz helduena. Aurten, testu bat proposatuko zaie 13 urtetarik 16 urte arteko gaztetxoei. Helduak aldiz bi taldetan banatuko dira : euskara ikasten ari direnak eta euskaldunak. Euskaltzaindiak testu guziak balioztatuko ditu. Hizkuntza mailaren araberako ariketak izanen dira. Aitzineko urteetan bezala, testuen idazleak diktaketa egunean ezagutuko dira. Ariketa hau aitzaki bat besterik ez da euskarazko momentu goxo baten iragaiteko : topaketak iparraldeko idazleekin, euskarazko liburuen eskaintza, kultura animazioa eta euskal kulturarekin zer ikusteko duten sarien banaketa. Izenak eman daitezke Euskal kultur erakundearen webgunean (www.hitzaditza.eke.org) edo deituz (EKE : 05.59.93.25.25. / AEK : 05.59.49.11.81.) Bestalde, parte-hartzaileek AEK-ren egoitzaren azpian kokatua den "Kalostrape" ostatuan bazkaltzeko parada ukanen dute. Aitzineko urteetan bezala, nahi duenak sarean treba daiteke zonbait ariketa eginez. Aurten Mixel Thicoipe, Xipri Arbelbide, Anjel Lertxundi eta Marikita Tambourin idazleen testuetan oinarritzen diren testuak proposatuak dira 4 jokoren bidez. Xehetasunak eta trebatzeko jokoak sarean: |
Abonnez-vous à l'agenda culturelRecevez chaque semaine sur votre email notre sélection de l'agenda culturel basque.Abonnez-vous! CONFERENCIA - EUSKERAEuskara eta euskal kultura 14 de Octubre de 2008 CONFERENCIA - PATRIMONIOEuskal kulturaz 14 de Octubre de 2008 CINE - EXPOSICIÓN BATEKMILANomadak TX 14 de Octubre de 2008 CONFERENCIA - LITERATURAMariasun Landa 15 de Octubre de 2008 SIMPOSIUM - LITERATURAItxaro Borda 17 de Octubre de 2008 ESPECTÁCULO - TEATROAbil, hegaita hadi eta kurri joan 17 de Octubre de 2008 CONCIERTO - CANTO CORALKanta Berri 2008 18 de Octubre de 2008 PRESENTACIÓN - LITERATURAJoseph Camino apeza 18 de Octubre de 2008 EXPOSICIÓN - FOTOGRAFÍAEXPOSICIÓN - OTROSEXPOSICIÓN - ARTEEXPOSICIÓN - MULTIMEDIAEXPOSICIÓN - ARTESANÍAGiraud - Escaffre - Abdallah - Liebard EXPOSICIÓN - ARTE
|