Hitzaditza 2008: emaitzak sarean dira!Hirugarren aldikotz antolatua zen "Hitzaditza" euskarazko diktaketak 80 pertsona inguru bildu ditu Baionan. Diktaketen testuak Amaia Hennebutte, Koldo Amestoy eta Piarres Larzabal idazleenak izan dira. Emaitzak, testuak eta argazkiak sarean dira!
Diktaketa maiatzaren 31n iragan da, larunbatez, 9:30etan, Baionako AEK-ko Kalostrape kulturgune berrian. Aurten bi maila izan dira helduentzat. Bata euskaldunei zuzendua eta bestea euskararen ikasten edo hobetzen ari direnei. Maila horietan ari ziren jendeek Koldo Amestoy-ek kari horretara bereziki idatzia zuen testu batekin gozatu ahal izan dira eta besteak aldiz, ikasleen sailean ari zirenek, Piarres Larzabal-en testu batekin ari izan ziren. Diktaketa bat proposatu zaie 13-16 urteko gazteei, Amaia Hennebutte-k idatzia, hain zuzen. Zuzenketa garaian, batzuek « Burp 1 » bideoa ikusi ahal izan dute eta besteek Koldo Amestoy-en emanaldi batekin atseden hartu, ipuin kondaketa hau Koldoren « Harriola Marriola » ikusgarriaren zati bat zelarik. Ikas zentro pedagogikoari esker Eusko Jaurlaritzak eskainiak zituen 300 bat liburu parte hartzaileen artean banatuak izan dira, ondoko urteko irakurgaiak kausitu ahal izan dituzte beraz. Eguerdi eta erdi irian sariak banatu dira, tokian berean. Parte-hartzaileen arabera aurtengo diktaketak aitzineko urteetakoak baino errexagoak ziren. Eta hori nabari da emaitzak behatuz! Zaila izan baita irabazleen bereiztea! 2008ko edizio honen testuak, sailkapena eta argazkiak zintzilikatuak izan dira. Xehetasunak |
Abonnez-vous à l'agenda culturelRecevez chaque semaine sur votre email notre sélection de l'agenda culturel basque.Abonnez-vous! LECTURA - POESÍAXabier Lete 2 de Diciembre de 2008 ANIMACIÓN - INAUGURACIÓNXan Errotabehere 3 de Diciembre de 2008 SIMPOSIUM - PATRIMONIOErberuko eguna 3 de Diciembre de 2008 FERIA/MERCADO - LITERATURAESPECTÁCULO - DANZALur sagar 5 de Diciembre de 2008 CONFERENCIA - TEATROTxotxongiloaren bitxikeria 6 de Diciembre de 2008 PRESENTACIÓN - HISTORIAHistoria kondatzen duten 40 tokiak / les 40 lieux qui font l'Histoire 6 de Diciembre de 2008 FIESTAS - PAÍS VASCOEXPOSICIÓN - ARTEEXPOSICIÓN - ARTEEXPOSICIÓN - ARTE
|