|
(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org Hitzaditza 2009 : idazleak eta testuakPeio Jorajuria![]() Argazkia: EKE - Maite Deliart Peio Jorajuria, sortzez senpertarra, Bidarrain ezkondua, 2 seme-alaben aita da. Ofizioz kazetaria da Herria astekarian. Jadanik idatzi zuen liburu bat duela hamar bat urte Bidarraiko herriari buruz. Euskara hizkuntzaren zizelkari fina eta trebea da; ageri da hitzak hautatuz ari dela, euskaldunek dakigun bezala ideiak irudikatuz ; sar-hitza argiak bezain zorrotzak idazten ditu bere aldi duelarik Herria astekariaren lehen orrialdean.
Jean-Louis Davant![]() Argazkia: EKE - JC.Broca Jean Louis Davant Ürrüstoi-Larrabilen (Zuberoa) sortu da 1935ean. Agronomia ingenieritzako ikasketak egin zituen Frantziako Angers hirian eta Hazparneko Laborantza Eskolako irakasle eta zuzendaria izan da. Euskaltzain osoa da 1976. urteaz geroztik. Argitara eman ditu literatura lan garrantzitsuak (poesia bildumak, pastoralak, eleberriak), baita politika, historia eta gizarte gaiei buruzko obrak, ezinbesteko erreferentziak bilakatu direnak Euskal Herria bere osotasunean ezagutu nahi duen edonorentzat. (Iturria: Literaturaren zubitegia)
Itxaro Borda![]() Argazkia: EKE - Pantxika Maitia Itxaro Borda Baionan sortu zen 1959ko martxoaren 29an.
Haurtzaroa Nafarroa Behereko Oragarren iragan zuen.
Nekazaritzan eta Historian lizentziatua.
Lanbidez postaria: garai batean Parisen, gero Maulen, eta gaur egun Baionan. Maiatz literatur aldizkariaren sortzailea izan zen Luzien Etxezaharretarekin batera, 1982an.
Lehen liburua 1984an eman zuen argitara: "Bizitza nola badoan" (poesia).
2002an Euskadi Saria eskuratu zuen, "%100 basque" nobelari emana. (Iturria: www.armiarma.com)
Hitzaditza 20072009ko edizioa2009ko maiatzaren 16an, 9:30etan, San Andres Plazan, Gaztelu Berriko I.U.T. eskolan (Baiona ttipia auzoa). Kokapena ikus Antolatzaileak: Laguntzaileak Baliabideak: |