(Lo sentimos pero este contenido no esta disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

Catherine HARRITZGARAT

Catherine HARRITZGARAT Larzabalen sortua da, 1913ko maiatzaren 26an. 91 urte ditu. Lau haurride ziren, bi ahizpa eta bi anaia. Larzabalen berean ibili da eskolan 14 urteak arte. Hiru kilometra egiten zituen goiz-arrats eskolara joaiteko. Bazkaria berarekin eramanik, han berean beroazten zuten eta jaten. Eskolatik landa, laborantzan ari zen bere aitamekin. Ainitz lanetan ari izan da. Ez da biziki jostatu lagunekin : noiztenka, xingilika edo kaniketan edo arrapaka.

Eskola utzi zuelarik, josten ikasten ibili zen Larzabalen berean, Arroze kartierrean. 19 urtetan joan zen neskato Donapaleura. Han, lau urtez egon zen eta Donapaleutar batekin ezkondu. Senarra laboraria zen, Xibaltarreko bidean, orain Blantxutiarrek duten etxaldean. Lau haur ukan zituzten, bakar bat da bizi orain. Catherine-n senarra 1963an hil zen. Hala ere, etxaldeko lanak segitu zituen hamar bat urtez ; haurrek untsa laguntzen zuten, bereziki behi esnea saltzeko etxez etxe ibiltzen zirelarik. Etxaldea saldu zuten eta Catherine-n semea langile joan zen. Hirira jin ziren bizitzera. Badu urte bat eta erdi xahar etxean bizi dela. Ainitz irakurtzen du eta otoitz egiten. Telebista ere begiratzen du. Maite du ere parkean kurri ibiltzea.

Xahar berri

Edateko urik ez zuten etxearen barnean. Catherine uraren xeka joaiten zen putzura eta buruaren gainean karreatzen zuen. Haur denboran : lan ainitz egin du eta josteta guti ! Gauza guti ukaiten zuten eguberriz, laranja bat bakarrik.