(Lo sentimos pero este contenido no esta disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

AEK : helduei euskararen erakaskuntza

AEK, Euskal Herriko Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea, herrietako Gau Eskolak biltzen dituen mugimendua da. Zazpi probintzietan eratua den AEKren helburu orokorra euskara eguneroko komunikazio tresna bilakatzea da. Bide honetan AEK-k sail berezi baten ardura dauka : jende helduei euskararen irakaskuntza.

Sail hori behar bezala lantzea biziki inportanta da euskararen geroari begira, familia transmisioa segurtatzeko, erabilpen soziala sustatzeko eta haur euskaldunen motibazioa laguntzeko.

Bestalde sensibilizazio kanpainak eta kultur ekitaldiak antolatzen ditu koordinakundeak, sartze kanpainak, KORRIKA eta urtean zehar beste hainbat animazio, jendearen atxikimendu eta motibazioa sustatzeko bai eta baliabide ekonomikoak eskuratzeko ere.

Gaur egun Euskal Herri osoko jendetzaren %22,5a baizik ez da euskalduna (Iparraldean %24,7). AEK-k helburu funtzionala izan behar du beraz, hots, epe laburrean euskal hiztun ainitz sortzea. AEKren erakaskuntza horren araberakoa da, hots metodo komunikatiboan oinarritua. Lehentasuna ez du hizkuntzaren ezagupen teorikoak baizik eta honen erabilpenak.

Helburua eta bidea dira, beraz, ikasten den hizkuntzaz komunikatzea. Ikasleak hiru multxotan banatzen dira :

  • Euskalduntzea, euskara hasieratik ikasten dutenentzat
  • Hobekuntza, euskara ttipitik ikasi baina arroztua zaienentzat
  • Alfabetatzea, euskara jakin baina hobetu eta errex irakurri eta idatzi nahi dutenentzat

Ipar Euskal Herrian 85 irakasle ari dira AEK-n klaseak emaiten, horietako 25 permanenteak izanik. Ikasleak berriz, 1200 pertsona inguru dira, astean 5zpa 6 orduz egun nahiz gauezko klaseak segitzen dituztenak, Iparraldeko Gau Eskola batean (20 dira) edota Paue, Bordale, Tolosa eta Pariseko zentroetan. Bestalde uretan zehar 200/250 jendek barnetegiak segitzen dituzte (aste batetik lau hilabetetara). Azkenik 2004an klase bereziak antolatzen hasi dira zenbait Herriko Etxeko langile eta Kontseilu nagusiko enplegatuentzat.

Hegoaldean 500 irakasle profesionalek federazioko 200 euskaltegietan 8000 ikasleri euskara irakasten diete. Euskal Herria kudeatzen duten podere publikoek AEK-rekin hitzarmen batzuk izenpetu dituzte bere lana ezagutuz eta diru laguntzak emanez. Iparraldean adibidez, euskara ikasten hasten den pertsona orori lehen 90 klase orduak eskainiak zaizkio.

 

Abonnez-vous à l'agenda culturel

Recevez chaque semaine sur votre email notre sélection de l'agenda culturel basque.
Abonnez-vous!

FESTIVAL - TEATRO

19. Txotxongilo Egunak

ESPECTÁCULO - VIDEO

Irri-bideo-bertsu-musika gaualdia 21 de Noviembre de 2008

LECTURA - EUSKERA

Sekretuen Liburua 22 de Noviembre de 2008

ESPECTÁCULO - DANZA

Lur Sagar 22 de Noviembre de 2008

CONCIERTO - MÚSICA

Beñat Achiary 22 de Noviembre de 2008

ANIMACIÓN - CANTO

Baiona Kantuz 22 de Noviembre de 2008

CONCIERTO - MÚSICA

Eneko Labeguerie - Peio Serbielle - Buuzbu - MX6T 22 de Noviembre de 2008

SIMPOSIUM - POESÍA

Koldo Zubeldiaren eguna 22 de Noviembre de 2008

EXPOSICIÓN - ARTE

Kolatze Artea

EXPOSICIÓN - ARTE

Gonzalo Etxebarria

Pays basque numerique