2001eko inkesta
Azken inkesta soziolinguistaren emaitza zehatzak ikus daitezke Eusko Jaurlaritzaren webgunean http://www.euskadi.net
Datu batzu : 2001ean, 16 urte baino gehiagoko 221 600 biztanle baziren ipar Euskal Herrian. Biztanleen %24.7a elebiduna da (%33.1a elebiduna zelarik 1991n. Erran nahi baita 14 500 hiztun galdu direla 10 urtez), eta ezberdintasun handia bada lurralde batetik bestera (%8.8a elebiduna da Lapurdin, %64a Behe-Nafarroan eta %56.1a Xiberuan).
% 24.7 elebidun horiei, euskara ulertzen baina mintzatzen ez duten elebidun pasiboak gehitu behar zaizkie. Ipar Euskal Herriko biztanleen %11.9a elebidun pasiboa da.
Bestalde, jendea zenbat eta gazteago izan, orduan eta gutxiago ezagutzen du euskara : 65 urte baino gehiagokoen % 38a, 35-49 urte artekoen % 24a elebiduna da eta 16-24 urte artekoen % 12a bakarrik.
Hego Euskal Herrian aldiz, datuak zeharo desberdinak dira.
Euskal autonomia erkidegoan (Gipuzkoan, Bizkaian, Araban), 16-24 urte artekoen %21a, 35-49 urte artekoen %18a eta 65 urte goragokoen %23a elebiduna da. Nafarroan, 16-24 urte artekoen %6a, 35-49 urte artekoen %6a eta 65 urte goragokoen %8a elebiduna da.