(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

Piarres LARZABAL (1915-1988)

Piarres Larzabal Azkainen sortu zen eta « Irri eta nigar » lehen antzerki-lana 1934ean idatzi zuen.
Jende anitzek urteetan negar eta irri egin dute bere antzerkien ikustean, eta gaurregun oraino gehien antzeztua den idazlea da. Hastapenean, antzerki dibertigarriak idatzi zituen  – « Kontrabandistak », « Eiherazainaren astoa », « Okilamendi Jaun Mera » -, baina laster ulertu zuen euskal antzerkiak "heldutasuna" lortu behar zuela eta gai guziak aipatzeko gai izan behar zuela, hots konzientzia, gizarte, nortasun arazoak. Konzientzia arazoak aipatuak dira beraz, « Etxahun », « Berterretx », « Bordaxuri » lanetan ; gizarte gaiak « Hiru ziren », « Lana eri »-n, euskal nortasunaren konzientzia hartzea « Matalas », « Ibañeta », « Mugari tiro »-n, etabar. Bere erranetan, ehun bat esketx eta antzerki idatzi ditu. Esketx batzu galduak izan dira, hala nola "Lurraren besta" kari orga loreztatuetan antzezturikoak.


Deneri konfiantza egiten zuen eta esku-izkribuak edozeini uzten zuen fotokopiarik egin gabe. Zendu zelarik, Piarres Charritton euskaltzainak Piarres Larzabalen 42 antzerki bildu eta argitaratu zituen Elkar argitaletxearekin.

 

Videoteca


2012ko maskaradak

[+] Todos los vídeos

Repertorio de actores del País Vasco

Repertorio de actores de teatro en euskera del País Vasco norte (artistas y compañías, programadores, centros de recursos...).