|
(Lo sentimos pero este contenido no esta disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org Soka ixtorioHastapenean ez zen soka baizik aipu, Donapaleu, Sara, Jutsi, Bastida, Baiona, Donibane, Uztaritze, Senpere, Donamartiri, Orzaize…plantatu ziren talde batzuen biltzera, ainhitzetan, auzoko tirari bat edo beste bilduz. Doxpiren itzulian gehienik, hasi ziren behin mintzatzen, gero elgarretaratzen, gisa hortan, ikusi ditugu Ipar Euskadiko ekipa batzu, hala nola, Suedan, soro gainean, 1978 urtean.
Txinatarrak Eskozian (argazkia : Ph Biscay) Ordu artino gizon pizuenak ematen ziren, kontrarioek aski lan izan zezaten karga hauni horren mugitzeko. Bainan, 1991 urtean, Bilbaon, munduko xapelgoetan, harro aldi gaitza bildu ginuen. Pizua ez zen aski, teknika mintzo zen eta gainera, gomazko tapiza batean behar zen finkatu. 1991 urte berean lotu ziren Euskal Kirol Federazio baten plantatzera, jada aipatu gizonekin, eta Jean Pierre Biscay, lan horretan agertua zena behin Donibanen eta gero Saran. Ez ziren baitezpada denak elgarretaratu eta min guziak lotu, bainan horrela gauzak sail onean ziren abiatu. Hala nola larri larria, zer deliberatua izan zen:
Segitu behar ziren bide larrienak zilatu ziren beraz, behin soka tiraren dako, bainan emeki emeki, bertze joko proba batzu sartu ziren. Bainan asmo bakar bat agertu zen, nola joko xoila batzu behar zirela kirol erreal batzuen heinerat altxatu. Neurri, arerio, tresna, preparazio, oinetako…bidea luze zen, bainan sail ona hartua zen behin betikotz. Eta gainerat, Hegoaldean, Euskadiko Herri Kirol Federakundea agertu zen laguntzaile. Bi aldetan formakuntza berezi bat antolatu zuten epaile berri batzu plantatzeko, gisa hortan, galdegin gauzak errespetatuak izan ziren. |
Abonnez-vous à l'agenda culturelRecevez chaque semaine sur votre email notre sélection de l'agenda culturel basque.Abonnez-vous! CONFERENCIA - EUSKERAEuskara eta euskal kultura 14 de Octubre de 2008 CONFERENCIA - PATRIMONIOEuskal kulturaz 14 de Octubre de 2008 CINE - EXPOSICIÓN BATEKMILANomadak TX 14 de Octubre de 2008 CONFERENCIA - LITERATURAMariasun Landa 15 de Octubre de 2008 SIMPOSIUM - LITERATURAItxaro Borda 17 de Octubre de 2008 ESPECTÁCULO - TEATROAbil, hegaita hadi eta kurri joan 17 de Octubre de 2008 CONCIERTO - CANTO CORALKanta Berri 2008 18 de Octubre de 2008 PRESENTACIÓN - LITERATURAJoseph Camino apeza 18 de Octubre de 2008 EXPOSICIÓN - FOTOGRAFÍAEXPOSICIÓN - OTROSEXPOSICIÓN - ARTEEXPOSICIÓN - MULTIMEDIAEXPOSICIÓN - ARTESANÍAGiraud - Escaffre - Abdallah - Liebard EXPOSICIÓN - ARTE
|