Ahozko literaturaEuskara ahozko literatura bizi baten oinarria izan da. Honen lekuko, gaur egun indarrean dugun bertsolaritza.
Horrek frogatzen du beraz, Europako Pizkundea baino lehen, Euskal Herrian ahozko literaturaren ohidura bazegoela, hain segur, bertsolaritzan oinarritzen zena. Azken hogeita hamar urte hauetan, beste kultur-adierazpen batzuk ere funtzio garrantzitsu bat bete dute euskararen berjabetze prozesuan, horietan kantua eta antzerkia. Supazterreko distira beste argi mota batzuek aldatu badute ere, ipuinak, beti, gu guztien gogo-bihotzak hunkitzen ditu. Koldo Amestoy eta Pello Añorga ipuin kontalari profesionalek, ezin hobeki badakite hitza indarrean ezarriz jendea xoratzen... Entrevistas y documentos sonoros
|
|||||||