|
(Lo sentimos pero este contenido no está disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org Olentzero pertsonaiaAita Satrustegiren arabera, Olentzero forma askotako jenio bat da, euskal erlijioaren bilakaera erakustera ematen diguna, solstizioaren kultur zaharraren elementoak kristautasunarenarekin nahasiz. Hastapenean, Olentzero etengabe arraberrituz doan naturalezaren sinboloa zen eta landarediaren iraungipenaren adierazlea. ![]() Olentzero Arbonan (Arg. G.Iroz) Kristautasunak, naturalezaren sortzea ospatzeko orde, Jesusen sortzea ospatzen du.
Olentzero genio zaharra, itxuraz berdina baldin bada ere, zereginean aldatu da : Eguberriren mezulari bilakatu da. Erraiten da Olentzerok 366 begi dituela. Urte berriaren adierazpena daiteke. 365 egun bizi izan ditu eta urte berriari begira dago. Toki batzutan, Olentzero deitzen zen Eguberriko sugibelekoa. Garai horretan erre behar zuen eta honen hautsak alorretan barreatuak ziren uztak zaintzeko. EGU, eguneko argia, euskal mitologiaren entitate zaharrenetarik da. EGU atzizkia Olentzero ospatzen den garaiari dagozkien hitz anitzetan atzematen da : EGUR, EGUZKI, EGUBERRI... Lehen eta orain
Ikazkin zaharrak ba ote digu zerbait errateko oraino ?![]() Olentzero Baionan (arg. JD.Chopin) Jendetasun apur bat Olentzerok argia dakar : argi berria. Gure mundua ere argi
beharretan da. Olentzerok zubiak, loturak, egiten ditu lehengoarekin
eta oraingoarekin, ilunarekin eta argiarekin, kanpokoarekin etabarnekoarekin…
Baliabideak
Beste motako baliabidea
Ikazkinak laneanOlentzero ikazkinaren urratsetarik, ikazkin batzuen lana ezagutuz argazkiz argazki... ![]() Manuel Alzugaray ikazkina Urepelen ![]() Koldo Aznares nafartar ikazkina |