Testimonios de Amikuze: Ver todos los testimonios

A partir de 2007 y durante dos años, más de una treintena de personas han sido filmadas y grabadas en el territorio de Amikuze. La elección de los testigos se realizó gracias a la inestimable ayuda de la asociación Zabalik (Manex gogoan).

Ainciboure Ttotte

Ttotte Ainciboure

Ttotte  Ainciboure Heleta Piarrestegian sortua da 1912ko urriaren 2an eta han bizi izan da armada bukatu arte. Bere etxean gereñozainak ziren ; bestalde ostatua ere bazuten. Armada egin eta, 1937an, etxean eman bi gereñoekin Sarrikotapean plantatu zen. Hiru urteren buruan, 1939ko ...
Más información [+]

 

Alchourroun Jeanne

Jeanne Alchourroun

Jeanne Alchourroun Armendaritzen sortua da 1921ean bainan Behauzen bizi izan da gehienik, eta gero, Arberatzen (1950etik goiti). Ezkondu da 1940an eta hiru haur ukan ditu. Senarrarekin etxetiar egon dira bizi guzian, Arberatzeko etxea erosi arte, hiru hektarekin, 1983an.

...
Más información [+]

 

Arcondeguy Jeanne

Jeanne Arcondeguy

Jeanne Arcondéguy, sortzez Chimist, 1923ko maiatzaren 13an sortua da Muskildin, Xiberoan. Larribarre-Sorhapüruko zurgin batekin ezkondua 1943an, bi haurren ama. Jeanne etxalde ttipi batetaz arduratzen da (7 behi esnadun).
Denboran, materiala enkantean erosi eta, aguardiant egiten ...
Más información [+]

 

Auchoberry Marie-Jeanne

Marie-Jeanne Auchoberry

Marie-Jeanne Auchoberry Behauzen sortua da 1934an. Hamabi urteetan herriko eskolatik joan da, eta gero Donapaleuko eskolan ibili ("centre ménager"), josten eta kozinatzen ikasteko. Bederatzi urtez Parisen neskato (sehi) egon da. Ezkondu eta, senar-emaztek Donapaleuko ostatu baten kudeantza ...
Más información [+]

 

Auvray Maddi

Maddi Auvray

Marie Auvray (sortzez Lucu) Bithiriña Latsagan sortua da, 1929ko agorrilaren 20ean. Han handitu da, bost haurreko familia batean (lau alaba eta seme bat). Bithiriñan ibili da eskolan, ondotik Donapaleun (12-17 urte artean), eta azkenik Paueko eskola normalean (1946-1950) errientsa izaiteko. ...
Más información [+]

 

Belleau Frantxoa

Frantxoa Belleau

Frantxoa Belleau Garrüze Giñabordan sortu da etxetiar familia batean. 12 haurrideetarik bigarrena zen (8 mutiko, heietan Xeñan elkarrizketatua izan dena ere, eta 4 neska).
1947an ezkondu da (aferma legearen urtea) eta Giñabordan bere aitarekin aferman jarri. 1955ean, jabeak etxea salgai ...
Más información [+]

 

Belleau Xeñan

Xeñan Belleau

Saint-Jean (Xeñan) Belleau, 1929ko martxoaren 7an sortu da Garrüze Giñabordan, 12 haurrideko etxetiar familia batean (Frantxoa bere anaia ere elkarrizketatua izan da). Bost urteetan ukan ixtripu baten ondorioz, bere burasoek erabakitzen dute zurgintzari buruz bideratzea. Xeñan zurgin ...
Más información [+]

 

Biscay Pascal

Pascal Biscay

Pascal Biscay Behauze Altzumartian sortu da 1923an, sei haurrideko familia batean. Burasoak laborariak ziren, lurren eta etxearen jabe.
Armada eta 1939-1945ko gerlaz aparte (1945ko apirilaren lehenean deitua izan da), Pascal-ek bere bizi guzia Behauzen pasatu du : eskola garaia, gero ...
Más información [+]

 

Bordagaray Alexandre, Pantxika,

Bordagaray Alexandre, Pantxika,

Pantxika Bordagaray Gabadin sortua da 1938ko azaroaren 13an. Bere aita eta aitatxi arotzak ziren herriko plazan. Ostatua bazuten aroztegiaren ondoan. 1960an Alexandrekin ezkondu da. Hiru haur ukan dituzte. Alexandre, Pagolan sortua da 1935ko martxoaren 13an. Bera ere arotza zen. ...
Más información [+]

 

Claveranne Isidora

Isidora Claveranne

Isidora Claveranne, sortzez Candau, Garrüze Portaletenean sortua da, 1926an. Sortetxea ostatu ezagun bat zen eta, aldi berean, etxalde ttipi bat.
Eskola bukatu bezain laster (14 urtetan), burasoen laguntzen hasi da Isidora xahartzen hasiak zituelakotz (ezkondu zirenean, aitak 45 urte ...
Más información [+]

 

Davant Joana

Joana Davant

Joana Davant Amendüzen sortua da 1932ko azaroan, 8 haurrideko familia batean. Etxetiar alaba hau herriko eskolan ibilia da 14 urte arte, eta ondotik Donapaleuko “centre ménager” delakoan hiru urtez. Parisen egona da 1951tik 1958ra. 1961an, Jean-Louis Davant-ekin ezkondu zen eta bi alaba ...
Más información [+]

 

Doxaran Jeanne

Jeanne Doxaran

Jeanne Ithuralde Doxaran Bünüzen sortua da 1921eko apirilaren 30ean, Oztibarren. Ama biziki dendari ona zuen, bere baitarik ikasia. Jeannek, zertifikata eskuratu bezain laster (12 urtetan), josten ikasten du lehenik serorekin, gero ahaide batekin, eta azkenik amarekin (hobekuntza). Oihal ...
Más información [+]

 

Dubois Albert, Annie,

Dubois Albert, Annie

Albert Dubois Lekornen sortu da 1932ko otsailaren 19an. Zurgintzan eta maixturugintzan formatua izan da. Gabadiko zurgin batekin hasi zen lanean eta honen alabarekin ezkondu 1957an. Ezkontza hortarik zazpi haur sortu dira. Albert zurgina izan da bere bizi guzian Gabadin eta ...
Más información [+]

 

Dufau Pettan, Germaine,

Dufau Pettan, Germaine,

Pettan Dufau 1925eko uztailaren 25ean sortu da Behauze Poxuluan, bi ezkontzetarik sortu hamalau haurrideko familia batean (bigarren ezkontzako lehen haurra da), 8 hektarako etxalde batean. Germainekin ezkondu da eta bost haur ukan dituzte.
Germaine, Altzümartan sortua da 1942ko ...
Más información [+]

 

Errecart Georgette

Georgette Errecart

Georgette Errecart Arberatzen sortua da 1937an. Lehen mailako eskola Arberatzen egin eta, Baionako Largenté-n, Donapaleun eta Saint-Cyran-en (Oise departamenduan) egona da ikasten. Herrira hurbildu denean, Euskaldun Gazterian engaiatu da 1957tik 1962ra : hor ezagutu du Michel Epherre, ...
Más información [+]

 

Etchegaray Dominique

Dominique Etchegaray

Dominique Etchegaray 1930eko apirilaren lehenean sortua da, Domintxaine Haixtoian. Herriko eskolan ibili eta, mutil sartu zen auzapezaren etxaldean, eta honen ilobarekin ezkondu. Bikoteak osabaren lurrak erosi zituen : Dominique eta bere emaztea izan dira arto hazitakoa egin duten lehen ...
Más información [+]

 

Etcheverry Kattina

Kattina Etcheverry

Kattina Etcheverry, Kapelosa deitua, Martxuetan sortua da, 1925eko agorrilaren 22an. Bera haur bakarra zen eta alaba bakar bat ukan du. Aita harrobietako langilea zuen, ama laborari etxeetan ari zen. Ez ohizko lanbidea ukan du Kattinak : bizikleta (txirrindula) konpontzailea izan da, bai ...
Más información [+]

 

Harisgarat Kattin

Kattin Harisgarat

Kattin Harisgarat 1913ko maiatzaren 26an sortu zen Larzabalen, lau haurrideetako familia batean. Etxetiar alaba hau Donapaleuko etxetiar seme batekin ezkondu zen 1936an. Lau haur ukan zituzten. Senarra 54 urtetan zendu zitzaion 1963an eta haurren laguntzarekin segitu du laborantzan oraino ...
Más información [+]

 

Lacoste Noël, Kattalin,

Noël, Kattalin Lacoste

Noël Lacoste Gabadin sortua da 1920an, Kattalin Donapaleun, 1925ean. Noël-ek nagusi desberdinekin ikasi du bere ofizioa. Bigarren gerla denboran (1942), arotz bezala altxatu zuten. 1951an, bere kondu jarri zen arozgoan, Ilharren, eta Kattalinekin ezkondu. Bi seme ukan dituzte. 1953an, ...
Más información [+]

 

Lapouble Jean-Pierre

Jean-Pierre Lapouble

Jean-Pierre Lapouble Arberatze Aitzirian sortua da, etxetiar familia batean, 1946eko irailaren 13an. Beste hiru haurride baditu. Herriko eskolan eskolatua izan da, bost urtetik hamahiru urte arte. Gero, apezteko gogoarekin, Mauleko kolegioan ibilia da (sei urtez), Uztaritzeko seminario ...
Más información [+]

 

Larroque Jean-Marie

Jean-Marie Larroque

Jean-Marie Larroque Arboti Bidettoan sortu zen 1938an. Bost haurrideetan zaharrena zen. Bere burasoak etxe hortan plantatuak ziren 1937an, ezkondu bezain laster, etxetiar bezala. 1946an aferman jarri ziren.
Jean-Marie Larroque 1964ean ezkondu zen. Gaur egun bere semeak segitzen du ...
Más información [+]

 

Lucu Katti, Odette,

Lucu Katti, Odette,

Odette eta Katti Lucu Bithiriña Latsagan sortuak dira, 1925ean eta 1933an. Bost haurrideko familia batean haziak izan dira (lau alaba eta seme bat). Etxean plantatu anaia gazterik zendu zen. Kattik, Odetten laguntzarekin, etxaldearen segida hartu zuen, aita laguntzaile (hau makiñuna ere ...
Más información [+]

 

Mailharin Dorothée

Dorothée Mailharin

Dorothée Mailharin 1931ko martxoaren 27an sortu da Martxueta Emaxondoan, zazpi haurrideko familia batean. Martxuetako etxetiar batekin ezkondu da 1951ean eta lau haur ukan dituzte.
Etxetiar bizi baldintzak txarrak baitzituzten, joan dira Amenduzera bizitzera 1960an. Gutitik abiatuz, ...
Más información [+]

 

Mailharin Jean-Claude

Jean-Claude Mailharin

Jean-Claude Mailharin Martxueta Etxeparian sortu da 1953an, lau haurrideko etxetiar familia batean. Etxetiar baldintzak zailak zirelako, 1960an etxez aldatu dira eta joan Amenduzera.
Dorothée bere amak nahi izan du seme-alabak eskolatuak izan diten. Lyon-en ingenidore ikasketak egin ...
Más información [+]

 

Mendibil Michel

Michel Mendibil

Michel Mendibil Mehainen sortua da, 1938an, 6 haurrideetako familia batean. Gabadin egon da mutil 20 urtez (14 urtetik 34 urtera). Herri hortan berean ezkondu da 1967an eta hor erosi du Ixalegoitia etxaldea, zointan bizi eta lan egiten duen oraindik. Hiru haur baditu.

Michel ...
Más información [+]

 

Narbaits André

André Narbaits

André Narbaits Arrueta Bideberrian sortua da 1934ean (arreba bat badu). Bizi izan da Narbaitzenean, bere burasoek Bideberri etxetik hurbil eraiki zuten etxean.
Bere aitamek epizeria bat bazuten, aldi berean tabako saltegia eta ostatua egiten zuena.
1961ean ezkondu eta, André-k ...
Más información [+]

 

Oxarango Maddi

Maddi Oxarango

Marie (Maddi deitua) Oxarango Donoztirin sortua da 1907an. Lau haurrideetarik zaharrena.
Zazpi urte zituenean 1914-1918ko gerla jin zen eta arreba ttipiaz arduratu behar izan zuen ; horregatik arrunt gutti ibili da eskolan.
Sehi egon da zortzi urtez ezkondu arte. Artetik josten ...
Más información [+]

 

Sabarots Gérard

Gérard Sabarots

Gérard Sabarots 1920eko ekainaren 10ean sortua da, Oragarre Jelosian, hameka haurrideetarik zaharrena. 1947an ezkondua, hiru semeen aita da. Bere bizi guzian zurgina, segalaria, orga eta errota egilea izan da. Bere lantresna guziak etxeko tailerrian dauzka.

Gérard Sabarots-en ...
Más información [+]

 

Tissier Léon

Léon Tissier

Léon Tissier Arrueta Xuhigaraian sortua da, 1924eko apirilaren 19an. Bigarrena zen hamabi haurretako laborari familia batean eta anai zaharrenak hartu zuen etxeko segida.
1947an erosten du bere lehen trakturra eta mekanika berezi batzuekin (ogi joitekoa, arto eta trefla bihitzekoa) ...
Más información [+]

 

Urruspil Jean

Jean Urruspil

Jean Urruspil Arboti-Zohotan sortu da 1923ko abenduaren 17an. Bizi guzian musika afizio handia ukan du (harmonika, saxofonoa, akordeoia). 1939-1945ko gerla ondoan, hasi da kurtsoak hartzen Vogel organista famatuarekin Donapaleun, gero ainitz ibili da musikari-akordeonista gisa dantzaldietan ...
Más información [+]

 

Testimonios de Amikuze

La importante recogida de testimonios orales iniciada en 2007 por el Instituto cultural vasco bajo el nombre del programa “Eleketa” se inició en el territorio de Amikuze.

Durante dos años, más de una treintena de personas han sido filmadas y grabadas.

La elección de los testigos se realizó gracias a la inestimable ayuda de la asociación Zabalik (Manex gogoan).

Los testigos desarrollan ciertos temas específicos del territorio (aparcería, ferias y mercados, carreras de caballos, trabajo de la madera, desarrollo de la agricultura y de la formación), entre otros temas más generales, (ritos religiosos, saber hacer, oficios). Queremos expresar aquí nuestro más sincero agradecimiento por habernos abierto las puertas y cómo no, su memoria…

Municipios

Los testimonios han sido recogidos en los siguientes municipios:

Palabras clave

El conjunto de palabras clave o de temas evocados en los testimonios

La guerra de 1914-1918 | La guerra de 1939-1945 | Ganadería | Aguardiente | Actividades de ocio | Maternidad | Forjador | La pesca | Relaciones intergeneracionales | Innovaciones | Festividades | Ritos de paso | La colada | Clases de danza | Bailes | Diáspora | Molinero | Economía | Movimientos de la iglesia | Ritos cristianos | Celebraciones cristianas | Ministros de la iglesia | Solidaridad | Mujer | Enseñanza | Religión | Escolaridad | Espeleología | Vida familiar | Trabajos domésticos | Arrendamiento rural | Deportes vascos | Lengua vasca | Ferias y mercados | Formación | Árboles frutales | Desarrollo | Transportes | Relaciones entre jóvenes | Ganadero de sementales | Relaciones sociales | Sociedad | Relaciones sociales | Semilla de maíz | Ordenación rural | Fiestas de pueblos | Vida rural | Educación | Educación | Pueblo gitano | Caza | Medio ambiente | Cuentos | Saber hacer | Alimentación | Confección de ropa | Juegos | Costura | Cantos tradicionales | Contrabando | Agricultura | Trabajos agrícolas | Música | Músico | Oficios | Costumbres | Salud | Celebraciones | Albergues, restaurantes y pensiones | Política | Medicina popular | Sexualidad | Creencias | Gastronomía | Bicicleta y dos ruedas | Carreras ecuestres | Carpintero |