(Lo sentimos pero este contenido no esta disponible en su idioma.). Política lingüistica en Eke.org

Patrimonial action

Sortu eta laster, Euskal kultur erakundeak ondareari lotu kezkak beregain hartu nahi izan ditu :

  • 1992 : ondarearen gidaliburua ateratzen du eta ondarearen eguna antolatzen, lehen aldikotz, Irisarrin, urriaren 3an.
  • 1993 : euskal ondarearen batzorde iraunkorra sortzen du.
  • 1994 : ondarearen kargudun bat juntatzen da EKE-ko talde profesionalari.

Azkaingo zubia (arg. Xabi Berruet)

Honen lana elkarteen arteko harremanak segurtatzea eta sustatzea da, bai eta ere administrazioarekiko harremanak errextea (bereziki Kontseilu Orokorreko eta Akitaniako Kultur Ekintzen Zuzendaritzako ondarea zerbitzuekin). Ondarea elkarteen izenean parte hartzen du Akitaniako Ondarearen eta Ederguneen Batzordean (Akitaniako Kultur ekintzen zuzendaritzan biltzen den batzorde honek monumentuen geriza neurrietaz deliberatzen du).

 Harreman-fitxa : EKE-ko ondarearen zerbitzua
Terexa Lekumberri - Zerbitzuaren arduraduna

Ondarearen kargudunak bere ekintza propioak ere eramaiten ditu : erakusketak, mintzaldiak, argitalpenak, ondarearen egunak. Hauek gogoetaldi bereziak eskaintzen dituzte urtero : arkitektura eta etxegintza 1994ean, euskara 1996an, gazteak eta ondarea 1998an, ondarea eta tokiko garapena 1999an, gizonak eta paisaiak 2000an, lurraldea eta nortasuna 2002an, antropologiak, genetikak eta hizkuntzalaritzak euskaldunetaz diotena 2003an, euskal emigrazioa 2005ean ...

Ondareari lotu gaiek interes berezia eta handia sortzen dute Euskal Herrian. Beste toki askotan ondarea monumentueri mugatua bada ere, hemen euskararen aldeko borrokari, etxegintzari buruzko eztabaidari baita ere antzerki, dantza, kantu eta musikaren alorretako sorkuntzari lotua da, hurbil hurbiletik. Euskal Herrian, ondarea ez da fosilizatua bainan bai egunerokotua : etengabe galdezkatzen gaitu eta sortzera bultzatzen.

Haste hastetik, Euskal kultur erakundea ondarearen ikuspegi dinamiko honen alde bermatzen da.

Abonnez-vous à l'agenda culturel

Recevez chaque semaine sur votre email notre sélection de l'agenda culturel basque.
Abonnez-vous!

ESPECTÁCULO - INAUGURACIÓN

Koldo Amestoy 29 de Agosto de 2008

CONCIERTO - ROCK

Pib All Star - Zpeiz Mukaki - Sorkun - Esne Beltza 29 de Agosto de 2008

SIMPOSIUM - MÚSICA

Batenbila - Itxaro Borda 29 de Agosto de 2008

CUENTOS - CANTO

Aneta du Boucau 30 de Agosto de 2008

ANIMACIÓN - MÚSICA

Naizena Ez Naiz 30 de Agosto de 2008

ANIMACIÓN - DANZA

Dantza Piko 31 de Agosto de 2008

CONCIERTO - RECITAL

Amaren Alabak 31 de Agosto de 2008

ANIMACIÓN - PAÍS VASCO

Itsaslapurren meza 31 de Agosto de 2008

EXPOSICIÓN - ARTE

Euskal margolaritza garaikidea

EXPOSICIÓN - FOTOGRAFÍA

Euskal Herria 1860-1930

EXPOSICIÓN - EXPOSICIÓN BATEKMILA

Batekmila - Euskal Munduak

EXPOSICIÓN - OTROS

Saralegui - Lesca

Pays basque numerique