AgendaHazparneko 7. aste kulturalaKULTURA TRUKAKETA - Aste kulturalaTokia: Hazparne (Hiri-barnea) Aste kulturalaren 7. aldiarentzat, Hazparne bilakatzen da, egun eta gau batzuz, orroitzapen, oihartzun eta elkarrizketa leku bat. Zapetagintzari buruz itzulia zen herriko bazter guzietako lantegietan eskuak higatu dituztenen orroitzapenak. Ikusgarri desberdinak zeharkatuko dituzten garai hartako oihartzunak. Eta gaizki ezagutua den iragan hori aipatzerakoan, bakotxa galdezkatzen eta aberasten gaituzten elkarrizketak. "Untutsik Bidean", arinkiago aipatzeko Hazparne zapetarik gabe gelditu baldin bada ere, aintzinera segitu duela bidean. Xehetasunak
|