Beñat Achiary & Philippe de Ezcurra

Beñat Achiary & Philippe de Ezcurra

Beñat eta Philippe Iparraldeko bi artista oparo ditugu... Muino eta mendiak korritzen dituzte, benetako ibiltariak dira, musika eta kantu berrien asmatzaileak… Bizitzeko behar-beharrezkoak zaizkien musika eta olerkia kartsuki eta amultsuki zerbitzatzen dituzte eta egiten dituzten konposaketak lan luze eta bikain baten ondorioak dira. Laster disko berri bat plazaratuko dute Ramon Lopez tekla jotzailerekin. Aukeratu dituzten kantu hitzen idazleak dira : Bernardo Atxaga, Joxanton Artze, Henriette Aire, baita ere munduan zehar ibiliz entzun dituzten kantu tradizionalak edota gaurkoak, guztiak indar handikoak !

Xehetasunak

Iparraldea bertan ! zikloaren karietara

Koldo Mitxelena Kulturunea : (0034) 943 112 760

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)