Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

Dantza Hirian 2014

Dantza Hirian 2014

Dantza Hirian jaialdia Eurohirian bizi da eta plazak, parkeak eta kaleak gaur egungo dantzaren eszenatoki bilakatzen ditu. Arkitekturaren, dantzaren eta ikuslearen artean une paregabe eta ahaztezina sortzen da. Herritarrek parte hartzeko esperientzia hurbila dute, denontzat eskuragarria, dantza-abentura ibiltari baten inguruan antolatua. Gaur egungo nazioarteko dantzaren alorrean ospe handia duten konpainia eta koreografo profesionalen proposamenak eskaintzen dizkio Dantza Hirian ekimenak Eurohiriari. Bai ATERPEAN eta bai IBILI ere, Akitaniako eta Euskadiko konpainiei sormen-lanak egiten eta jendeari ezagutarazten laguntzen dieten programak dira, eta aurtengo edizioan beste jarduera paralelo batzuekin osatuko dira. Nabarmentzekoa da “¿Me regalas un movimiento? (Emango didazu mugimendu bat?)” proiektua, Eurohiriko biztanleek emandako mugimenduen bidez egindako bideo-instalazio bat.

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)