Hamlet
- Konpainia: Le Petit Théâtre de Pain (Luhuso)
- Artedrama (Leioa) eta Dejabu (Errenteria) konpainiekin elkarlanean
- Iraupena: 1:30
Hamlet, gaur eta hemen. Hamlet antzerkien antzerkia da. Garai bakoitzak bere irakurketa behartzen du. Argiki eta arintasunez, Shakespeare-k munduaren eromena marraztendu. Obraren ekintza politikan oinarritzen da: gezurra, jukutria, kalkulua, konplota, diru-gosea, hitza hitz ala hitza jan. Baina erabakia ez da ekintza, eta aizu dena ez da justizia noski... hor da auzia. Errautsak ikuskizunaren ondoren, Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Shakespeare-n obra gureganatzen dute, egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarriekin. Xabier Mendigurenek adaptazioa izenpetzen du. Hamlet, gurea...
Xehetasunak
Eihartzea : 05 59 29 43 36
Kultura eragileak
Kultura agenda eskuratu emailez
Euskal kulturaren agenda (Astero)