Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

"Itsasturiak"

"Itsasturiak"
Argazkia: EKE - Jakes Larre

Euskal kultur era kundeak ekoiztutako Itsasturiak multimedia erakusketak itsas munduaren lekukotasun berri bat eskaintzen digu, Donibane Lohizune Ziburuko marinelen eskutik. Sei eremuz osatuta, erakusketak ikus entzunezkoen bidez, arrantzale, beren emazte, saregile, arrainsaltzaile, ontzietako erizain, etb.-en testigantzak aurkezten dizkigu, hainbat artxibategietatik bildutako dokumentu eta protagonista beraiek utzitako argazkiez gain.

Bestalde, erakusketaren inguruan, mintzaldi ziklo bat antolatua izanen da :

  • 2013ko otsailaren 18an, erakusketaren estreinaldia Philippe de Ezcurra (akordeoia)  eta Kattalin Indaburu-rekin (kantua)
  • 2013ko otsailaren 28an, Ipar Euskal Herriko arrantza, lehen eta orainMikel Epaltza itsas misioaren apez omonierrarekin (euskaraz),
  • 2013ko martxoaren 14an, Itsasoaren irudia Iparraldeko arteanJean-François Larralde, arte historialariarekin (gazteleraz),
  • 2013ko apirilaren 4an, Iparraldean, zertan dira euskara eta euskal kultura?Pantxoa Etchegoin, Euskal kultur erakundeko zuzendariarekin (euskaraz).

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)