Euskal kultur erakundeak antolaturik

"Itsasturiak" erakusketa

"Itsasturiak" erakusketa

Oren pare batez, euskal itsasturien eta Donibane Lohizune-Ziburuko portuko bizia gurea egitea. Hau da hain zuzen"Itsasturiak" izeneko multimedia erakusketak proposatzen duena itsas munduari behako berri bat eskainiz, haren historia kondatuz, eta nolaz ez haren erronkak gogoetan ezarriz. Euskal kultur erakundeak ekoiztu du erakusketa, Kontseilu orokorraren partaidetzarekin.

Hiru hizkuntzatan - euskaraz, frantsesez eta gazteleraz - portuaren eta arrantzaren gora-beherak ezagutu dituzten jendeen lekukotasunetan oinarritzen da lehen-lehenik. Lekukotasun horiek Euskal kultur erakundeak bildu zituen 2010. urtean, bideo-elkarrizketa modura, bere "Eleketa" ahozko memoriaren bilketa kari (Pirinio Atlantikoetako kontseilu orokorra ekimen honen obragintzalaria zelarik).

Erakutsiak diren dokumentu ezberdinak norberaren erritmoan gozatzekoak dira. Izan ere lekukoek utzitako argazkiak edo berdin tokian-tokiko arrantzari buruzko bideo-dokumentalak aplikazio elkarreragile batzuen bidez kontsultagarri dira.

Horien osagarri, Sébastien Husté argazkilariaren arrantzaleen erretratuek erakusgela apaintzen dute baita ere Séverine Dabadie-k "Airosa" arrainontziaz egindakoak.

Bestalde erakusketan ikusgai diren itsasturien lekukotasunak eta beraien biografiak sarean kontsultagarri dira ere www.eke.org atarian.

Xehetasunak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)