Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin

"Lauesku"

Gero eta ezagunagoa egiten ari den LASALA konpainia gipuzkoarreko Judith Argomaniz koreografoak “LAUESKU” proposatu du, hiru dantzarirentzat prestatutako euskal pilotari buruzko sorkuntza-lan bat. Pilota-partida baten bitartez, joko-arauak zalantzan jartzen dituzten hainbat egoera aurkezten dira.

LAUESKU lanaren interpreteak hauek izango dira:

  • JUDITH ARGOMANIZ
  • JAIOTZ OSA
  • LIONEL AH-SOU (Dantzaz Konpainiatik etorria)

Xehetasunak

Kultura eragileak

Kultura agenda eskuratu emailez

Euskal kulturaren agenda (Astero)