Euskal kulturaren berriak
Herri Urrats 2008Ipar Euskal Herriko ikastolen egun nagusia ospatuko da maiatzaren 11n Senpereko Aintziraren inguruan. Beste behin ere, kantuak, musikak eta dantzak preziatzeko parada izanen da euskararen aldeko elgarretaratze handi honetan. Gehiago irakurri... »
Hitzaditza 2008: izena eman eta trebatu!Euskal kultur erakundeak eta AEK-k Hitzaditza, euskarazko diktaketaren hirugarren edizioa proposatzen dute maiatzaren 31n, larunbat goizez, Baionan, AEK-ren egoitza berrian. Hiru maila proposatuak dira aurten. Izena eman oraindanik ! Gehiago irakurri... »
Musikaren Eguna UrdiñarbenMaiatzaren 15etik 18ra, musika nagusi izanen da Urdiñarbeko herrian. Lau egunez, kontzertuak baina ere bertso saioak, antzerkia edota eztabaidak antolatuak izanen dira, euskal kulturaren eta munduko beste herrien arteko trukaketa unea izan nahi duen besta herrikoi honetan. Gehiago irakurri... »
Kanboko Otxote Festibalaren atarianHeldu den maiatzaren 9an eta 10ean Euskal Herriko sei otxoteren entzuteko parada izango da Kanboko elizan. Bi urterarik behin behin iragaiten den festibala horrek ez du parerik Iparraldean. Oraindanik lekuak atxik daitezke. Gehiago irakurri... »
Euskal Herria Zuzenean festibalak Zuberoari agurEuskal Herria Zuzenean festibala Zuberoan iraganen da azken aldikotz, Idauze-Mendin hain zuzen, heldu den ekainaren 27, 28 eta 29an. Festibalaren webgune arraberrituak aurtengo edizioaren aitzin-programazioaren berri ematen du. Laguntzaileek oraindanik izena eman lezakete bertan. Gehiago irakurri... »
Euskal bide arteak BidartenBigarren aldiz Bidarteko Herriko Etxeak eta Euskal kultur erakundeak "Euskal bide arteak" kulturaldia antolatzen dute maiatzaren 2an eta 3an Bidarteko Herriko Etxean eta Family zinegelan. Udazkeneko bestak bezala, udaberriko hitzordu berri hau ezinbestekoa bilakatzen ari da. Gehiago irakurri... »
Euskal kultur erakundeko ohiko Biltzar NagusiaEuskal kultur erakundeko ohiko Biltzar Nagusia apirilaren 19an iragan da Mugerreko "Haitz-Ondoan" gelan. Bertan, joan den urteko bilana egiteko eta norabideetaz eztabaidatzeko parada izan da. Gehiago irakurri... »
Iparraldea Bertan! DonostianEuskal kultur erakundeak proposaturik, Koldo Mitxelena Kulturuneak Iparraldea Bertan! kulturaldiaren zazpigarren edizioa antolatzen du, apirilaren 3tik goiti. Ipar Euskal Herriko artistak ezagutarazteko aukera paregabea. Zuzenean ikusgai Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean. Gehiago irakurri... »
Aneta Bokaleko: Koldo Amestoy eta Pantxix Bidart artisten bidaia..."Aneta Bokaleko", Koldo Amestoy kondalariaren eta Pantxix Bidart musikariaren ikusgarri berria da. Euskarazko ikusgarri horren estreinaldia apirilaren 18an iraganen da Heletan, "Itsasoa" gunean, gaueko 21:00etan. Gehiago irakurri... »
370 gazte Itoiz talde mitikoaren musikan murgilduakIparraldeko hamar kolegiotako laurehun gazte inguru Itoiz talde mitikoaten kantuak ikasten hasiak dira. Bi kontzertu emanen dituzte heldu den ekainean, "Jazz'in College" ekitaldiaren baitan. Blog bat osatu dute aparteko esperientzia horren berri emateko, errepikaz errepika... Gehiago irakurri... » |
Kultura agenda zure e-postaraGure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.Harpidetza egin! JAIALDIA - KORU KANTUABESTA - EUSKARAHerri Urrats 2008ko maiatzaren 11a KONTZERTUA - FOLKBidaia 2008ko maiatzaren 12a JAIALDIA - MUSIKAKONTZERTUA - MUSIKAMendiz-Mendi korua 2008ko maiatzaren 16a JAIALDIA - ANTZERKIAANIMAZIOA - IPUINAKMixel Etxekopar 2008ko maiatzaren 17a IKUSKIZUNA - ANTZERKIAArgitxo eta Dir-Dir 2008ko maiatzaren 20a ERAKUSKETA - MULTIMEDIAERAKUSKETA - MARGOLARITZAERAKUSKETA - ARTEAERAKUSKETA - EUSKAL HERRIA
|