Euskal kultura hiriko eremu publikoetan2005eko apiriletik iraila arte, Bordaleko Unibertsitatean ikasketak egiten dituen Julie Bercetchek memorio bat idatzi du euskal kulturak hirian duen tokiaz. Euskal kultur erakundeak abiatu Batekmila egitarauan sartzen da.
Euskal kultura, hiria eta kultura aniztasuna Lan honen egiteko Bordale IIIko Informazio eta Komunikazio Zientzien Erakundean komunikazio ikasketak egiten dituen Julie Bercetchek, Euskal kultur erakundearekin ados jarriz, toki berezi baten hautatzea erabaki du : BAB 2 merkatal gunea. Helburua euskal kulturari halako hiriko kutsu bat ematea da, erdalduna den eta euskal kultura gutti edo batere ezagutzen ez duen publiko berri baten gana joanez. Galdera horri ihardesteko, ikaslea irakurketa teorikoetan eta merkatal gunean berean egin elkarrizketa kualitatibo nahiz kuantitatibo batzuetan oinarritu da. Ondotik, proposamenak egin ditu antola daitezkeen ekintzetaz. Eskaera ezberdinak Ikerketak euskal kulturarekiko harreman konplexua azpimarratu du eta bi kultura maila badirela baieztatu : kultura herrikoia, kantuak, dantzak, edo pilotak osatzen dutena, eta gibelago gelditzen den kultura bat, adituentzat egina, literaturak edo margolaritzak osatzen dutena. Bertzalde, euskal kulturaren itxura aldaketa baieztatzen du, ohiduraren eta modernoa izan daitekenaren konzientzia hartze artean. Hizkuntzari dagokionez, euskara gutti erabilia baldin bada ere, BAB-eko biztanleek gero eta garrantzia gehiago ematen diote : konzientzia hartze zerbait bada. BAB 2 merkatalguneko bezeroen eskaerak biziki desberdinak dira eta euskal kulturarekiko duten harreman motari lotuak dira. Toki berezia izanik, ikasleak komunikazioa (bideoak...) eta sustatze nahiz arartekotasun baliabideak (azokak, dantza ikastaldiak,etab.) uztartzea aholkatzen du. Bere ustez, bezeroen arreta uztarketa horri esker erdietsiko da. Xehetasunak : |
Kultura agenda zure e-postaraGure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.Harpidetza egin! IKUSKIZUNA - DANTZALur Sagar 2009ko urtarrilaren 9a KONTZERTUA - KANTUABostgehio 2009ko urtarrilaren 10a ANIMAZIOA - OMENALDIAAgosti Xaho saria 2009ko urtarrilaren 10a AURKEZPENA - LITERATURAMixel Lekuona, artzainen artzain 2009ko urtarrilaren 10a IKUSKIZUNA - ANTZERKIAHila Espos 2009ko urtarrilaren 11a IHAUTERI - MASKARADAKMaskaradak Barkoxen 2009ko urtarrilaren 11a IKUSKIZUNA - DANTZALur Sagar 2009ko urtarrilaren 16a IKUSKIZUNA - DANTZAERAKUSKETA - ARGAZKILARITZA
|