Memorio kolektiboa belaunaldien topaguneCaisse d'Epargne Banketxearen laguntzarekin eraman "Zaharren urratsetik" programaren karietara, Euskal kultur erakundearen ekimenez, Donibane-Garaziko eskola publikoko eta ikastolako haurrak hiru zahar etxetako adineko jende batzuren elkarrizketatzera joan dira...
Belaunaldien arteko lokarriak sustatu, euskaraz Ekintza honen helburua belaunaldien arteko harremanen bultzatzea da, eta hori euskaraz. Lehen mailako (CM1-CM2) eskoletako haurrak adineko pertsonen gana joan dira, zahar etxeetara edo berdin haien etxeetara. Donibane-Garaziko eskola publikoko haur elebidunak alde batetik eta ikastolako haurrak bestetik beraien ikastetxeetatik hurbil ziren hiru zahar etxetako adineko pertsona zenbaitzuen ikustera joan dira. 2006ko abenduaren 22tik 2007ko urtarrilaren 15era Donibane-Garaziko herriko etxeari datxikola sala batean emanen dute beren lanaren berri, erakusketa baten bitartez. Irratian eta interneten hedatuak izanen diren elkarrizketak Adineko pertsonei eginak izan zaizkien elkarrizketak erakusketan entzuten ahalko dira baita Euskal Irratien sarean ere bai. www.eke.org atarian ere eskuragarri dira. 2007ko urte hastapenean Donibane-Lohizuneko Urdazuriko eskola publikoko haur elebidunak eta ikastolako haurrak ari izanen dira ere lanean. Kasu honetan errientek gai zehatz batzu nahi izan dituzte sakondu : 39-45eko gerla, Donibane-Lohizuneko garapena, itsasoari eta arrantzari lotu mundua, desagertu diren ofizioak, euskara. Baigorriko eskola elebidunek ere nahi lukete programan parte hartu. Xehetasun gehiago :
|
Kultura agenda zure e-postaraGure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.Harpidetza egin! IKUSKIZUNA - DANTZALur Sagar 2009ko urtarrilaren 9a KONTZERTUA - KANTUABostgehio 2009ko urtarrilaren 10a AURKEZPENA - LITERATURAMixel Lekuona, artzainen artzain 2009ko urtarrilaren 10a IKUSKIZUNA - ANTZERKIAHila Espos 2009ko urtarrilaren 11a IHAUTERI - MASKARADAKMaskaradak Barkoxen 2009ko urtarrilaren 11a IKUSKIZUNA - DANTZALur Sagar 2009ko urtarrilaren 16a IKUSKIZUNA - DANTZAKONTZERTUA - MUSIKAHerlauz'Band - Kantuz - Begiz Begi 2009ko urtarrilaren 17a ERAKUSKETA - ARGAZKILARITZA
|