« Itzuli albistegira

Hizkuntza eta kultura topaketak Kanbon

2007-10-15

2007ko azaroaren 7tik 10era, hamabigarren "Hizkuntza eta kultura topaketak" iraganen dira Kanbon. Frantziar estatuan dauden tokiko hizkuntza ezberdinen hitzordu nagusia da.

Hizkuntza eta kultura topaketak Kanbon

Elkarrekin lan egin

Tokiko hizkuntza eta kultura topaketen helburua, urtero, erakunde publikoetako ordezkariak, funtzionarioak, hautetsiak, hizkuntza teknikariak eta hizkuntza eskualde horietatik etorri elkarte-kideak biltzea da :

  • Frantziako tokiko hizkuntzen biziari buruzko xehetasunen trukatzeko;
  • denen borondateak batzeko, tokiko hizkuntzen eta kulturen erabileran gertatzen diren arazo eta auziei buruzko mozioen bozkatzeko (erakaskuntza, azterketak, komunikabideak, administrazioa, kreoleren ezagupena,...);
  • ekintza egitarau baten zehazteko ondoko urtearentzat.

Aktualitateari buruzko trukaketa

Aurten, topaketak Kanbon iraganen dira, Euskal Kulturaren aldeko Herriarteko Sindikata, Euskal kultur erakundea, Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskal Konfederazioa antolatzaile lanetan arituko direlarik.

2007ko topaketak Eskualde, Estatu eta Europa mailako hizkuntza politikari zuzenduak dira.

Besteak beste, Euskararen Erakunde Publikoaren, bere jardueren eta instituzio partaidetzen aurkezpena eginen da. Bestalde, Euskal kultur erakundearen "Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran" inkestaren emaitzak aurkeztuak izanen dira.

Beste gai batzu aipatuko dira, hala nola komunikabideak eta tokiko hizkuntzak : erronka teknikoak eta juridikoak edo Europako erakundeak (Europako Bulegoa, Europako Batzordea).

Gainera, topaketetan parte hartzen dutenek Donostiako Koldo-Mitxelena kulturunean dagoen "Batekmila-Euskal Munduak" erakusketa bisitatzeko aukera ukanen dute.

Aipatzekoa da tailerak publikoari idekiak direla.

Xehetasunak :

Kultura agenda zure e-postara

Gure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.
Harpidetza egin!

IKUSKIZUNA - DANTZA

Lur Sagar 2009ko urtarrilaren 9a

KONTZERTUA - KANTUA

Bostgehio 2009ko urtarrilaren 10a

AURKEZPENA - LITERATURA

Mixel Lekuona, artzainen artzain 2009ko urtarrilaren 10a

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Hila Espos 2009ko urtarrilaren 11a

IHAUTERI - MASKARADAK

Maskaradak Barkoxen 2009ko urtarrilaren 11a

IKUSKIZUNA - DANTZA

Lur Sagar 2009ko urtarrilaren 16a

IKUSKIZUNA - DANTZA

Urraska

KONTZERTUA - MUSIKA

Herlauz'Band - Kantuz - Begiz Begi 2009ko urtarrilaren 17a

ERAKUSKETA - ARGAZKILARITZA

7 argazkilari Euskal Herrian

Pays basque numerique