Harri borobilen interpretazio zentro berri bat LarzabalenLarzabaleko Harri Iguzkitan deitu harri borobilen interpretazio zentroa zabalik da. 1950. hamarkadako harri borobilak biltzen dituen tokiaren helburua, publikoa arte herrikoi horrekin harremanetan ezartzea da.
Lauburu ez da alferrik ari izan. Ez eta Belokeko Abbadiakoak ere. Harri Iguzkitan deitu harri borobilen interpretazio zentroa ateak berriki ideki ditu Larzabalen. Harri borobilak XVII. mendetik lantzen dira harri-zizelkariei esker eta erakusketak Belokeko Abbadiako aita Marcel Etchehandyk 50. hamarkadan bildutakoak erakusten ditu. Lauburuk ez zuen museorik egin nahi. Interpretazio zentro honen xedea publikoa arte herrikoi horrekin harremanetan jartzea da, beren zentzuaren ulertzeko gakoen ematea, sorkuntza jarraitzeko asmoz. Kanpoko erakusketa hau ez da lehengo hilerri baten berrosaketa. Ipar Euskal Herriko heriotzaren artearen aniztasuna eta aberastasuna erakusten duten monumentuak beren jatorri geografikoaren arabera sailkatuak izan dira (Aturri-Beherea, Amikuze, Garazi, Zuberoa...). Osagarri bezala, barneko erakusketa batek harri borobilak kontestu etnografikoaren arabera sailkatzen ditu bai eta beren dimentsio sozial eta izpiritualean ere. Nahitara, azalpen gutxi eta bideo batzu agertzen dira (lau hizkuntzatan). Horrela, bisitariek 12 gai desberdin hauta ditzakete erakutsitako tematiken sakontzeko. Bisita urririk da eta bertara joateko, plazako saltzaile eta ostalariei galdetu behar zaie. Nortasun agiri baten truke, bisitariak karta magnetiko bat eskuratzen du Zentrora sartu ahal izateko. Egitasmoaren hasieratik, tokiko biztanleen parte hartzea garrantzitsua izan da trukaketen errazteko eta kultura ekoizpen baten kontsumo arrunta mugatzeko. Xehetasunak : |
Kultura agenda zure e-postaraGure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.Harpidetza egin! KULTURA TRUKAKETA - ASTE KULTURALAANTZERKIA - EUSKARAJuglarea, puta eta eroa 2008ko urriaren 9a IPUINGINTZA - EUSKARAIpuinaren orena Xanekin 2008ko urriaren 9a HITZALDIA - ONDAREAPierre Duhour hazpandar berriketaria 2008ko urriaren 11a MUSIKA - BIDEOAAnosoñosi 2008ko urriaren 11a MUSIKA - KORU KANTUABizi Kantuz 2008ko urriaren 11a HITZALDIA - ONDAREAEtienne Rousseau-Plotto 2008ko urriaren 11a BERTSU SAIOA - BERTSULARITZABertso-afaria 2008ko urriaren 11a ERAKUSKETA - ARGAZKILARITZAERAKUSKETA - ONDAREAERAKUSKETA - ARTEAERAKUSKETA - MULTIMEDIAERAKUSKETA - ARTISAUTZAGiraud - Escaffre - Abdallah - Liebard ERAKUSKETA - ARTEA
|