« Itzuli albistegira

Euskara, belaunaldien arteko lokarri

2008-01-12

Euskal kultur erakundeak blog berezi bat apailatu du. Haien herria hobeki ezagutu nahian adineko pertsonengana joan diren Donibane Lohizuneko haur batzuren lana laburbiltzen du. Euskarazko lekukotasun baliosak entzungai daude bertan.

Euskara, belaunaldien arteko lokarri

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna

Eusko Ikaskuntzak 1949an sortu zuen Euskararen Nazioarteko Eguna urte guziz ospatzen da. Internet-i esker batez ere, munduko euskal komunitate guziak besta honen parte-hartzaileak bilakatu dira.

Euskal kultur erakundeak ere molde berezi baten bidez juntatzen da ospakizun honi bere "Xaharren urratsetik" programaren bloga sarean emanez: http://xaharren.urratsetik.eke.org.

Haurrek bildu lekukotasunak

2004an hasi "Xaharren urratsetik"-en helburua, trukaketa goxo baten bidez zahar-etxeetako pertsonen ongizatea bilatzea eta pertsona horiei esker memorio kolektiboa aberastea da. Ekimen honek Caisse d'Epargne banketxearen laguntza eskuratu du.

Iparraldeko herri ezberdinetako eskolek parte hartu dute programan. 2007ko urte hastapenean Donibane Lohizuneko Urdazuriko eskola publikoko haur elebidunak eta ikastolako haurrak ari izan dira kazetari lanetan aitatxi eta amatxi batzuengana joanez. Gai zehatz batzu jorratu dituzte: 39-45eko gerla, Donibane-Lohizuneko garapena, itsasoari eta arrantzari lotu mundua, desagertu diren ofizioak, euskara...

Euskara egon da beti belaunaldi horien arteko komunikazio hizkuntza.

"Xaharren urratsetik" blogak elkarretaratze horiek laburbiltzen ditu argazki eta testu zonbaitzuren bitartez. Adineko pertsonen lekukotasunak entzungai daude ere bai, gaika sailkatuak, podcast modura.

Xehetasunak

Kultura agenda zure e-postara

Gure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.
Harpidetza egin!

IKUSKIZUNA - IPUINAK

Koldo Amestoy 2008ko abuztuaren 29a

KONTZERTUA - ROCK

Pib All Star - Zpeiz Mukaki - Sorkun - Esne Beltza 2008ko abuztuaren 29a

TOPAKETAK - MUSIKA

Batenbila - Itxaro Borda 2008ko abuztuaren 29a

IPUINGINTZA - KANTUA

Aneta du Boucau 2008ko abuztuaren 30a

ANIMAZIOA - DANTZA

Naizena Ez Naiz 2008ko abuztuaren 30a

ANIMAZIOA - DANTZA

Dantza Piko 2008ko abuztuaren 31a

KONTZERTUA - KANTALDIA

Amaren Alabak 2008ko abuztuaren 31a

MUSIKA - KLASIKOA

Itsaslapurren meza 2008ko abuztuaren 31a

ERAKUSKETA - ARTEA

Euskal margolaritza garaikidea

ERAKUSKETA - ARGAZKILARITZA

Euskal Herria 1860-1930

ERAKUSKETA - BATEKMILA ERAKUSKETA

Batekmila - Euskal Munduak

ERAKUSKETA - ONDAREA

Saralegui - Lesca

Pays basque numerique