370 gazte Itoiz talde mitikoaren musikan murgilduakIparraldeko hamar kolegiotako laurehun gazte inguru Itoiz talde mitikoaren kantuak ikasi dituzte. Lehen kontzertua Donibane-Garazin eman ondoren, ondoko emanaldia ekainaren 17an eskainiko dute Biarritzen. Blog bat osatu dute aparteko esperientzia horren berri emateko, errepikaz errepika...
Egitasmoaren helburu nagusia ITOIZ musika talde ohiaren 11 kantuz osatutako bi kontzertu antolatzea da ekainaren 6an Donibane-Garazin eta 17an Miarritzen "Jazz'in collège topaketakari". Kantu horiek José San Miguel musikegileak egokitu ditu haur koruek bi ahotsetan kanta ditzaten. Iparraldeko 9 kolegiotako koralek parte hartzen dute eta Landesetako batek, erran nahi baita orotara 370 ikaslek. Kontzertu horietan 6 musikarik ikasleak laguntzen dituzte eta Juan Carlos Perez bera (Itoiz taldearen sortzailea) hor izanen da. Lehen kontzertua joan den ekainaren 6an eman zute Donibane-Garazin eta ondokoa ekainaren 17an, asteartez, 21:00etan iraganen da Biarritzeko Gare du Midi aretoan. Euska kultur erakundeak daraman "Eduki" internet formakuntza sailari esker, erakasleek http://itoiz.eke.org bloga osatu dute ekitaldiaren inguruan. Ikasleek barnean idatz lezakete ere. Itoiz taldearen aurkezpen bat, argazkiak, kantuen hitzak eta bideoak atxematen dira webgune hortan. Gainera www.eke.org eta radiokultura.com atarien arteko partaidetzari esker parte-hartzaileei egin elkarrizketak podcast baten modura bilduak dira. Argibide gehiago: |
Kultura agenda zure e-postaraGure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.Harpidetza egin! LEHIAKETA - ARTEASormenaren eresiak 2008ko irailaren 7a TOPAKETAK - MUSIKAIzpegiko txalaparta festa 2008ko irailaren 7a KONTZERTUA - MUSIKAMaialen - Xabaltx 2008ko irailaren 7a KONTZERTUA - KANTALDIAIzarrak 2008ko irailaren 7a HITZALDIA - ONDAREAGaztelu mendiko ikerketa arkeologikoak 2008ko irailaren 10a KONTZERTUA - KORU KANTUAOldarra 2008ko irailaren 12a ANIMAZIOA - ZIRKOAMUSIKA - ARTEAErtz - Bertze Musiken Jaialdia ERAKUSKETA - ARTEAEuskal margolaritza garaikidea ERAKUSKETA - ARGAZKILARITZAERAKUSKETA - BATEKMILA ERAKUSKETAERAKUSKETA - ONDAREA
|