« Itzuli albistegira

Aneta Bokaleko: Koldo Amestoy eta Pantxix Bidart artisten bidaia...

2008-04-12

"Aneta Bokaleko", Koldo Amestoy kondalariaren eta Pantxix Bidart musikariaren ikusgarri berria da. Euskarazko ikusgarri horren estreinaldia apirilaren 18an iraganen da Heletan, "Itsasoa" gunean, gaueko 21:00etan.

Aneta Bokaleko: Koldo Amestoy eta Pantxix Bidart artisten bidaia...

Kantua eta musika ipuinarekin nahasiko dira

Koldo Amestoy ipuinaren berpizte alorrean aintzindari bezala ezagutua da Euskal Herrian. 1983az geroz, ipuin kontatzen ibiltzen da.

Artistak bere idazlan propioei beti eta leku gehiago uzten die, ikusgarri bakoitzari bere ezaugarria ematen diolarik : kontakizuna eramaten dakien kondalariarena entzunaraziz, gaurko jendetasuna taulagainean agertuz, ironia eta lotsagabekeriaz argituz.

Arlo desberdinetako artistekin lan egitea gustatzen zaio. "Aneta Bokaleko" ikusgarriarentzat, Pantxix Bidartek euskarazko, gaskoinezko, inglesezezko eta frantsesezko olerkiak musikatu ditu, ondoko idazleen olerkietan oinarriturik : Kenneth White (Mendebaldeko ateak), Aurelia Arkotxa, Martin de Hoyarzabal, Johannes Etxeberri (balearrantzaleen otoitzak),...

2008ko ostailean, Angelun, ikusgarriaren frantsesezko bertsioa "Aneta du Boucau" estreinatu zuten, gaitzeko arrakasta bilduz.

Itsasoa eta bidaiaren gaia

Ikuskizun hau "Aneta Bokaleko" kondairaren inguruan moldatua da.

Aturri ibaiari, itsasoarena erantsita, horra hemen itsasoaren gaiari loturik daukagun kontaketa bakarrenetariko bat.

Ipuin harrigarri honen inguruan pizten dira eta agertzen hainbat kontakizun eta aipamen, ibaia, itsasoa, ugartea, eta bale ehizari loturikoak :

  • Bixintxo, Anetaren senarra da. Aturri ibaiko arrantzalea dugu. Bere gogoak "ibaia" agertu eta biziaraziko digu. Pirinioetatik jausten diren erreketako urek osatzen dutela, lurra eta itsas zabala elkarri josiko ditu, hainbat ahaleginen ondotik, bere neurriko ibaiahoa "urhandian" trenkatuta.
  • Amaiur, Anetaren semea dugu, honen bularretako umea. Bere baitan dauka bale ehizaren memorioa. Aitaren pinaza barnean, amaren besotartean kokatuta, bere gogoa bidean emango du, balearrantzaleen uharatik kontaketa eta ixtorio-mixterio frango entzun araziko digula. Itsasoko bideetan, Aturritik Saint-Laurent ibaieraino, baten bokaletik bestearen ibaiahora, Ternuako "lur berrietaraino"...

Ikusgarri berezi bat, arte alor desberdinak nahasten dituena. Ez huts egin !

Xehetasun gehiago:

Kultura agenda zure e-postara

Gure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.
Harpidetza egin!

HITZALDIA - EUSKARA

Euskara eta euskal kultura 2008ko urriaren 14a

HITZALDIA - ONDAREA

Euskal kulturaz 2008ko urriaren 14a

ZINEMA - BATEKMILA ERAKUSKETA

Nomadak TX 2008ko urriaren 14a

HITZALDIA - LITERATURA

Mariasun Landa 2008ko urriaren 15a

TOPAKETAK - LITERATURA

Itxaro Borda 2008ko urriaren 17a

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Abil, hegaita hadi eta kurri joan 2008ko urriaren 17a

KONTZERTUA - KORU KANTUA

Kanta Berri 2008 2008ko urriaren 18a

AURKEZPENA - LITERATURA

Joseph Camino apeza 2008ko urriaren 18a

ERAKUSKETA - ARGAZKILARITZA

Euskal Herria 1860-1930

ERAKUSKETA - ONDAREA

Saralegui - Lesca

ERAKUSKETA - ARTEA

Irkus Robles

ERAKUSKETA - MULTIMEDIA

Batekmila - Euskal munduak

ERAKUSKETA - ARTISAUTZA

Giraud - Escaffre - Abdallah - Liebard

ERAKUSKETA - ARTEA

Kolatze Artea

Pays basque numerique