Euskal Herria Zuzenean festibalak Zuberoari agurEuskal Herria Zuzenean festibala Zuberoan iraganen da azken aldikotz, Idauze-Mendin hain zuzen, heldu den ekainaren 27, 28 eta 29an. Festibalaren webgune arraberrituak aurtengo edizioaren aitzin-programazioaren berri ematen du. Laguntzaileek oraindanik izena eman lezakete bertan.
Euskal Herria Zuzenean Zuberoan iraganen bada aurten ere ekainaren 27tik 28ra, azken aldia izango da. Izan ere 13. edizio honekin batera Arrosako aldairaz geroztik 2003an publikoak ezagutu zituen Idauze-Mendiko alorretatik behin-betikotz urrunduko da festibala. Kokapen berriaren inguruan ez da oraino komunikatu eta mementukotz antolatzaileek lehen-lehenik Zuberotarren behar bezala omentzea dute helburu, bost urtez eskaini laguntzarengatik. Behin-behineko egitaraua zabaltzen hasi dira ere bai. Zonbait talderen izenak plazaratu dira:
Kontzertuetaz aparte animazio egitarau aberatsa prestatzen ari dira ere, belaunaldi guzien gustukoak izan beharko luketeenak. http://www.ehz-festibala.com guneak 2008ko behin-behineko programazioa agerian uzten du baita festibala egin nahi dutenek baliagarriak kausi ditzaketen informazio parrasta bat. Bide batez laguntzaile izan nahi dutenek ere beren izena eman lezakete gunean dagoen formulario bat betez. Webgunearen eraldaketa Euskal kultur erakundeari esker eramana izan da, kultura edukien sareratzea bultzatu nahi duen "Eduki" formakuntza programaren barnean. Xehetasunak: |
Kultura agenda zure e-postaraGure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.Harpidetza egin! IKUSKIZUNA - ANTZERKIAHautsi da kristala 2008ko uztailaren 4a KONTZERTUA - MUSIKAXabaltx 2008ko uztailaren 5a IKUSKIZUNA - ANTZERKIA"Euskamerikan artzain" pastorala 2008ko uztailaren 5a KONTZERTUA - KANTUANoka - Jean Bordaxar 2008ko uztailaren 5a BERTSU SAIOA - OMENALDIAJoanes Arrosagaray bertsulariari omenaldia 2008ko uztailaren 6a IKASTALDIA - DANTZAKONTZERTUA - KLASIKOAAndoni Aguirre 2008ko uztailaren 9a ANIMAZIOA - MUSIKAJean-Christian Irigoyen - David Holmes - Beñat Achiary 2008ko uztailaren 10a ERAKUSKETA - ETNOLOGIASendakintza herrikoiak Zuberoan ERAKUSKETA - ARTEAERAKUSKETA - ARTEAERAKUSKETA - ARTE GARAIKIDEA
|