Hitzaditza 2008: izena eman eta trebatu!Euskal kultur erakundeak eta AEK-k Hitzaditza, euskarazko diktaketaren hirugarren edizioa proposatzen dute maiatzaren 31n, 9:30etan, larunbatez, Baionan, AEK-ren egoitza berrian. Hiru maila proposatuak dira aurten. Izena eman oraindanik !
2007an, 70 bat pertsonek ariketan parte hartu zuten, bi maila ezberdinetan : lehena, eta lehen aldikotz, 12 urtetarik 15 urte arteko gaztetxoena, bestea aldiz helduena. Aurten, testu bat proposatuko zaie 13 urtetarik 16 urte arteko gaztetxoei. Helduak aldiz bi taldetan banatuko dira : euskara ikasten ari direnak eta euskaldunak. Euskaltzaindiak testu guziak balioztatuko ditu. Hizkuntza mailaren araberako ariketak izanen dira. Aitzineko urteetan bezala, testuen idazleak diktaketa egunean ezagutuko dira. Ariketa hau aitzaki bat besterik ez da euskarazko momentu goxo baten iragaiteko : topaketak iparraldeko idazleekin, euskarazko liburuen eskaintza, kultura animazioa eta euskal kulturarekin zer ikusteko duten sarien banaketa. Izenak eman daitezke Euskal kultur erakundearen webgunean (www.hitzaditza.eke.org) edo deituz (EKE : 05.59.93.25.25. / AEK : 05.59.49.11.81.) Bestalde, parte-hartzaileek AEK-ren egoitzaren azpian kokatua den "Kalostrape" ostatuan bazkaltzeko parada ukanen dute. Aitzineko urteetan bezala, nahi duenak sarean treba daiteke zonbait ariketa eginez. Aurten Mixel Thicoipe, Xipri Arbelbide, Anjel Lertxundi eta Marikita Tambourin idazleen testuetan oinarritzen diren testuak proposatuak dira 4 jokoren bidez. Xehetasunak eta trebatzeko jokoak sarean: |
Kultura agenda zure e-postaraGure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.Harpidetza egin! IKUSKIZUNA - ANTZERKIAHautsi da kristala 2008ko uztailaren 4a KONTZERTUA - MUSIKAXabaltx 2008ko uztailaren 5a IKUSKIZUNA - ANTZERKIA"Euskamerikan artzain" pastorala 2008ko uztailaren 5a KONTZERTUA - KANTUANoka - Jean Bordaxar 2008ko uztailaren 5a BERTSU SAIOA - OMENALDIAJoanes Arrosagaray bertsulariari omenaldia 2008ko uztailaren 6a IKASTALDIA - DANTZAKONTZERTUA - KLASIKOAAndoni Aguirre 2008ko uztailaren 9a ANIMAZIOA - MUSIKAJean-Christian Irigoyen - David Holmes - Beñat Achiary 2008ko uztailaren 10a ERAKUSKETA - ETNOLOGIASendakintza herrikoiak Zuberoan ERAKUSKETA - ARTEAERAKUSKETA - ARTEAERAKUSKETA - ARTE GARAIKIDEA
|