"Barne Mirailak" erakusketa Baionan

2013/06/09

2013ko ekainaren 8tik irailaren 29ra, 10 eta 30 urte arteko ipar Euskal Herriko 200 gaztek Baionako Euskal Museoaz duten ikuspegia emanen dute, erakusketa berezi baten bidez (margoak, instalazioak, filmak...). Erakusketa hau Euskal kultur erakundearen Hogei'ta proiektuaren barne kokatzen da.

"Barne Mirailak" erakusketa Baionan

Gazteek  beren museoa ideala idurikatu dute, Euskal Museoko bilduma iraunkorrekin bat egiten duten obra batzuen bidez. Cécile Julien-en ardurapean, euskal kulturaren irakurketa berezi eta fresko bat eskaintzen dute, orain duela urte batzu, Euskal kultur erakundeak abiatu Hogei'ta proiektuaren izpirituan.

Egitura parte hartzaileak : Maurice-Ravel kontserbatorioa, Hazparneko laborantza eskola, Angeluko "Les Compagnons du tour de France", Cantau (Angelu) aprendiz formakuntza zentroa, Zitadela (Donibane Garazi) eta Pujo (Baigorri) kolegioak, Rocailles-etako arte eskola, Armand-David BTS ikastetxea  (Hazparne) eta Biarritzeko ikus-entzun BTS ikastetxea.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)