Eñaut Etxamendirekin idazle topaketa Biarritzeko mediatekan

2014/02/18

Eñaut Etxamendi, idazle jakintsuak poesia eta bere idazlan bildumak aipagai izanen ditu otsailaren 22an, 16:00etan Biarritzeko mediatekan. Luzien Etxezaharreta izanen du elkarrizketatzaile.

Eñaut Etxamendirekin idazle topaketa Biarritzeko mediatekan
Eñaut Etxamendi (argazkia: Maite Deliart - EKE)

Eñaut Etxamendi (Ezterenzubi, Baxe Nabarre, 1935) kultur eragile suharra ohoratua izan da 2010eko Sarako Idazleen Biltzarrean. Maiatz argitaletxeak haren idazlanen bilduma zabaldu du 7 tomotan. Ofizioz laborantza ingenidore eta erakasle, Eñaut Etxamendi militante izan da Enbatan eta inplikatu da Herriaren garapenean. Eñaut Larralde lagun, kantagintzan abiatu zen, eta eman zituen lehen kantaldiak Ez Dok Amairurekin. Kantugile izateaz gain, elelabur, eleberri, ipuin eta olerki idazlea da. Maiatz argitaletxeak haren idazlanen bilduma argitaratu du eta azken tomoa Kantuak eta Olerkiak 2013ko bukaeran plazaratu dute. Eskainiko digun elkarrizketan, bere ibilbidea kontatuko digu, argitalpen hauek eta bereziki azken alea aipatuko dizkigu.

Biarritzeko Mediatekak eta Euskal kultur erakundeak antolaturik.

Gehiago jakin

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)