Jon Iruretagoyenaren mintzaldi dantzatua Biarritzen

2013/09/06

Irailaren 6etik 15era Biarritzen iragaiten ari den Maitaldia dantza festibalaren karietara, Jon Iruretagoyena-k Dantza eta dantza maisuen historiak deitu mintzaldi dantzatua eskainiko du irailaren 11n herriko mediatekan. Mintzaldia euskaraz izanen da, frantsesezko itzulpenarekin.

Jon Iruretagoyenaren mintzaldi dantzatua Biarritzen
Jon Iruretagoyena (argazkia: Jakes Larre - EKE)

Xiberotar teknika urteetan ikasten aritu ondoren, Jon Iruretagoyena ohartu zen dantza klase eta mota horren erroetara joz, haren interpretazioa aldatuko zuela. Jakin-minak eta pasioak gidaturik, xiberotar dantzaren sustrai eta aldaera guziak ikertzen hasi zen.

Maritzuli konpainiako zortzi dantzariz lagundu mintzaldi honetan, Jonek joera ezberdinetaz osaturiko gaurko dantza mota horren ezagutzera gomitatuko gaitu.

Hitzordua 17:00etan finkatua da, Biarritzeko Mediatekan. Sartzea urririk izanen da.

Mintzaldi hau Euskal kultur erakundearen partaidetzarekin antolatua da.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)