"Ka dira" ikusgarriaren estreinaldia Saran

2013/10/29

Azaro hasiera honetan, Elirale dantza konpainiak Ka dira ikusgarria estreinatuko du Sarako Lur Berri gelan. Horrez gain, Azkainen finkatua den konpainiak hainbat hitzordu antolatu ditu sorkuntza berriaren inguruan.

"Ka dira" ikusgarriaren estreinaldia Saran
Argazkia: Maialen Maritxalar

Hala nola, azaroaren 3ko ikusgarriaren estreinaldiaz gain, toki berean beste emanaldi bat izanen da azaroaren 6an eta ikasleendako ikusgarriak antolatuak dira azaroaren 4tik 8ra.

Bestalde, azaroaren 20an ikusgarriaren inguruko topaketa / formazio bat antolatua izanen da Donibane Lohizunen.

Donostiako Egiako kultur etxean egin sorkuntza egonaldiaren karietara, Kanaldude-k egin erreportaia

Ka dira, 2013ko abenduaren 26an eskaina izanen da Donostiako Egiako kultur etxean, Donostia Kulturak eta Euskal Kultur Erakundeak sinatutako akordiari esker, Donostia 2016 Hiriburutza eta Hego Lapurdiko Hirigunearen laguntzarekin.

Xehetasunak

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)