Sormenaren inprobisazio txapelketa nagusia

2012/07/16

Arteleku artea eta kultura garaikideko zentroak inprobisazioaren inguruko lehiaketa bat antolatzen du Donostian agorrilaren 3 eta 4an. Arlo desberdinetako artistak (kantariak, musikariak, idazleak,...) lehiatzera gonbidatuak dira, bertsularien modura, gai inposatu eta libreen inguruan.

Sormenaren inprobisazio txapelketa nagusia

Edozein joeratako musikari, dantzari, aktore, bertsolari, poeta, performer, idazle, artista edo pertsonak parte har dezake.

Partehartzaileek bertsolari txapelketen moldean oinarritutako ariketa batzuk gauzatu beharko dituzte:

  • Binaka ofizioka (zozketa bidez bi inprobisatzaile aukeratzen dira eta hauek antolatzaileek proposaturiko gai baten inguruan inprobisatuko dute).
  • Banaka puntua emanda (antolatzaileek hasiera ematen diote piezari, partehartzaileak hari horri jarraituz inprobisatu beharko du).
  • Hirunaka puntuka (gai librean baina molde laburrean hirunaka egin beharreko inprobisazioa).
  • Kartzelako gaia (denek gai bera izango dute bakarka inprobisatzeko).

Partehartzaileek erabiliko dituzten instrumentuak, doinuak, estiloak eta abar libreak dira. Epaimahaia: gaian adituak diren lau pertsonek osatuko dute epaimahaia.

Harpidetu doan gure buletinera

Euskal kultur erakundearen berripapera (Hilabetean behin)