Euskal Herria Joan-Jinean bideoa

Euskal Herriaren egiazko itxuraren ezagutarazteko gaurko irudiak

Euskal populuaren eta kulturaren intimitatean sartzeko bidaia bat. Euskal Herria hobeki ezagutzeko giltzak.

"Euskal Herria joan-jinean" 10 minututako bideo dokumentalarekin, Euskal kultur erakundeak eskaini izan nahi dio publikoari dokumentu labur, dinamiko bat, gaur egungo Euskal Herria orokortasun batean aurkezten duena.

Euskal Herriaren bihotzean ustegabeko bidaia horrek ez du euskal kultura bakarrik aipatzen, nahiz kulturari leku handia eman. Euskal kulturaren inguruan dauden gauzak aipatzen ditu ere : zer tokitan garen, toki horretan jendea nola mugitzen den eta zer kultur adierazpen helarazten duen…

Ikuslearentzat, beste hainbeste hausnarketarako bide berri eta euskal gaiak ikertzeko parada. Hain zuzen, bideo horren bidez, ikusleak Euskal Herriko mila koloretako bazterren edertasuna miresten ahalko du, osoki antzaldatzen ari den lurralde ekonomiko bat deskubrituz, bide berean nortasun azkar eta berezi baten lekuko izanik.

Bideo horren ekoizteko, Euskal kultur erakundeak (sortzaile eta ekoizleak) eta 16 Arts Production enpresak (ekoizlekide eta zinegileak) hiru partaide hauen laguntza eskuratu dute : CCAS EDF-GDF, Communauté d’Agglomération Bayonne-Anglet-Biarritz, eta EITBrena. Bestalde, disketxe, artista eta beste egitura batzurekilako partaidetza berrien sortzeko izigarriko parada izan da : denek gogotik parte hartu dute proiektu horretan, haien laguntza emanez, lan hori argitaratu ahal izateko.

“Euskal Herria joan-jinean” bideoak harrera ona ukan du publiko zabal batengandik.

Baionako hiriaren eta Eusko ikaskuntzaren sorkuntza saria lortu du.

"Euskal Herria joan-jinean" lau hizkuntzatan egina da : euskaraz, frantsesez, ingelesez, gaztelaniaz.

Salmenta
  • 7 € VHS zinta (hizkuntza batean : hautatzekoa)
  • 10 € DVDa (lau hizkuntzatan

Kultura agenda zure e-postara

Gure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.
Harpidetza egin!

IKUSKIZUNA - DANTZA

Lur Sagar 2009ko urtarrilaren 9a

KONTZERTUA - KANTUA

Bostgehio 2009ko urtarrilaren 10a

AURKEZPENA - LITERATURA

Mixel Lekuona, artzainen artzain 2009ko urtarrilaren 10a

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Hila Espos 2009ko urtarrilaren 11a

IHAUTERI - MASKARADAK

Maskaradak Barkoxen 2009ko urtarrilaren 11a

IKUSKIZUNA - DANTZA

Lur Sagar 2009ko urtarrilaren 16a

IKUSKIZUNA - DANTZA

Urraska

KONTZERTUA - MUSIKA

Herlauz'Band - Kantuz - Begiz Begi 2009ko urtarrilaren 17a

ERAKUSKETA - ARGAZKILARITZA

7 argazkilari Euskal Herrian

Pays basque numerique