Euskal Herriko aurpegiak

Euskal Herria, edo beste edozein leku, ezagutzeko erarik onena bertatik bertara ibiltzea dela dudarik ez dago, baina horretarako astia eta aukera behar da. Horrelakorik ez dagoenean, testuetara jo behar izaten dugu, baina askotan neketsua egiten zaigu pizgarriren bat ez badugu. Pizgarri horietako bat, gaur egun, teknologia berrien erabilera da.

Sistema interaktibo bat erakargarria da edozein pertsonaren arreta pizteko; halaber, eta multimediak eskaintzen dituen aukera guztiez baliatuz, informazioa modu atsegin, azkar eta egokian emateko ere baliagarri ezin hobea da. Hori da DVD honetan egin duguna: pantailaren aurrean jartzen denak Euskal Herriaren ikuspegi azkar eta osoa jaso dezan hainbat informazio eta irudi bildu eta atondu.

Gure asmoa, etxeetan zein eskoletan erabiliko den DVDa garatzea izan da, baina hartzaileak Euskal Herriko zein atzerriko herritarrak izan daitezkeenez, informazio guztia lau hizkuntzatan prestatuta dago: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

Erran bezala, helburua ez da Euskal Herriaren azterketa eta ezagutza sakona egitea, izaera politikoari, historiari, kulturari, geografiari eta beste zenbait esparruri buruzko zertzelada nagusienak azaltzea baizik.

Horretarako, gidoi bati jarraikiz audio, bideo, argazki eta animazioak erabili ditugu.

Hainbat eta hainbat liburutegi eta fototeka arakatu ditugu, eta alderdi grafikoak pisu handia hartu du produktuan.

Xehetasunak


 

Kultura agenda zure e-postara

Gure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.
Harpidetza egin!

JAIALDIA - ANTZERKIA

19. Txotxongilo Egunak

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Kalostrapeko gutunak 2008ko azaroaren 20a

IKUSKIZUNA - BIDEOA

Irri-bideo-bertsu-musika gaualdia 2008ko azaroaren 21a

TOPAKETAK - POESIA

Koldo Zubeldiaren eguna 2008ko azaroaren 22a

TOPAKETAK - OMENALDIA

Piarres Larzabal gogoan 2008ko azaroaren 22a

HITZALDIA - MULTIMEDIA

Second Life kulturaren eta jakintzaren zerbitzuko 2008ko azaroaren 25a

KONTZERTUA - MUSIKA

Ufestuek - Nahigabe 2008ko azaroaren 29a

HITZALDIA - ONDAREA

Heriotza errituak eta oroitarriak 2008ko azaroaren 29a

ERAKUSKETA - ARTEA

Kolatze Artea

Pays basque numerique