Erakusketak

Euskal kultur erakundeak zonbait erakusketa sortu ditu euskal kulturaren alor ezberdinen publiko zabal bati ezagutarazteko gisan. Askotan inguruko kultur animazioen antolatzeko paregabeko aitzakiak baliagarriak izan dira, Euskal Herrian nahiz kanpokaldean.
Erakusketa horiek alokatzen dira. Xehetasun teknikoentzat Euskal kultur erakundearekin harremanetan sar daiteke. Gaurregun ibilirarazten ditugun erakusketak honako hauek dira :


"Klik" ukipen pantailak
Bi ukipen-pantailaren bitartez, euskal kulturaren hainbat alderdi ezagutzeko parada, multimediari esker beti. Ukipen-pantailaren mamia alda daiteke antolatzailearen beharren arabera, Euskal kultur erakundeak proposatzen duen programa zerrendan hautu bat eginez.
Hizkuntzak : euskara, frantsesa, gaztelera eta ingelera.


Batekmila - Euskal munduak
2007ko ekainean estreinatua izan den multimedia erakusketa ibiltaria. Gaia : euskal kulturaren bizipena Euskal Herrian eta munduan gaindi. Euskaldunak ez direnek ere euskal kultura hobeki ezagut eta maita dezaten egina. Hizkuntzak:  Hizkuntzak : euskara, frantsesa, gaztelera eta ingelera.


Olentzero
Olentzero pertsonaia mitikoaren leienda eta etorburua ezagut sei panelez osatu erakusketa ibiltariaren bidez.

Erakusketa elebiduna (euskara-frantsesa).

Kultura agenda zure e-postara

Gure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.
Harpidetza egin!

JAIALDIA - ANTZERKIA

19. Txotxongilo Egunak

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Kalostrapeko gutunak 2008ko azaroaren 20a

IKUSKIZUNA - BIDEOA

Irri-bideo-bertsu-musika gaualdia 2008ko azaroaren 21a

TOPAKETAK - POESIA

Koldo Zubeldiaren eguna 2008ko azaroaren 22a

TOPAKETAK - OMENALDIA

Piarres Larzabal gogoan 2008ko azaroaren 22a

HITZALDIA - MULTIMEDIA

Second Life kulturaren eta jakintzaren zerbitzuko 2008ko azaroaren 25a

KONTZERTUA - MUSIKA

Ufestuek - Nahigabe 2008ko azaroaren 29a

HITZALDIA - ONDAREA

Heriotza errituak eta oroitarriak 2008ko azaroaren 29a

ERAKUSKETA - ARTEA

Kolatze Artea

Pays basque numerique