Kantuketan digitala
Eusko Jaurlaritzako Euskal gizatalde harremanetarako zuzendaritzarekin eta North American Basque Organizations (N.A.B.O.) erakundearekin partaidetzan, Euskal kultur erakundeak, "Kantuketan" (2001-2006) euskal kantuari buruzko erakusketa ibiltariaren eduki gehienak laburbiltzen dituen aplikazio interaktiboa sortu du.
Lau hizkuntzatan dagoen ekoizpen honek (Euskara – Frantsesa – Inglesa – Gaztelera) 120 euskal kanturen entzuteko parada eskaintzen du, eta horretaz gain, erakusketan zeuden bideo artxiboen eta elkarrizketa zatien gozatzeko aukera. Kantuketan erakusketaren gai nagusiak lau atalen bidez azaltzen dira aplikazioan.
Donostiako de-do multimedia enpresa garapen teknikoaz arduratu da.
Aplikazioaren atalak
1. Historiaren lekukoak
Gai nagusia : euskal kantua XIV. mendetik 1960ko hamarkada arte. Ahozkotasunaren altxorrak eta kantu biltzaileen obra.
Edukiak :
- Gai bakoitza jorratzen duen testu laburra ;
- 40 kantu osorik entzungai, bakoitza testu labur batek aurkezturik.
2. Kantuaren uneak
Gai nagusia : kantua haragiztatzen den lekuen eta uneen aurkezpena : familia, lana, bestak, sinesmenak, ihauteriak, kontzertuak, festibalak…
Edukiak:
- Gai bakoitza jorratzen duen testu laburra ;
- 40 kantu osorik entzungai, bakoitza testu labur batek aurkezturik.
3. Oroimena bizirik
Gai nagusia : euskal kantua1960tik gaurregunera. Kanta berriatik kantuaren aniztasunera, euskal rocka ahantzi gabe.
Edukiak:
- Gai bakoitza jorratzen duen testu laburra ;
- 40 kantu osorik entzungai, bakoitza testu labur batek aurkezturik.
4. Lekukotasunak eta artxiboak
Gai nagusia : Euskal kantari eta musikari batzuei egin elkarrizketen bideo zatiak baita kantuari buruzko bideo artxiboak.
Edukiak :
- Maddi Oihenart, Juan-Carlos Pérez, Aitor Gorosabel, Beñat Achiary eta Aire ahizpei egin elkarrizketen zati hautatuak (azpitituluz itzuliak)
- Bideo artxiboak : Zuberoan filmatu lehen pastorala (1930), Mattin eta Xalbador bertsulariak 1973an, euskal rockaren sortzea Niko Etxart-rekin (1975) ea.
Datu teknikoak
- Aplikazioa Mac edo PC motako ordinagailu batean ikus daiteke.
- Saguaren bidez edo ukipen pantaila bat baliatuz erabiltzen ahal da.
Aholkaturiko konfigurazioa
PC-Windows
- Pentium prozesadorea
- 512 Mb-eko RAM memoria
- DVD-ROM irakurgailua
- Soinu-txartela eta bozgorailuak
- Monitorearen bereizmena : 1024*768
- Windows XP eta ondokoak
- QuickTime instalatua
Macintosh
- Power PC G3 prozesadorea
- 512 Mb-eko RAM memoria
- DVD-ROM irakurgailua
- Monitorearen bereizmena : 1024*768
- Mac OS X.1.5. eta ondokoak
- QuickTime instalatua
Laguntzaileak

