Eduki tailerren antolaketa eta edukiaEduki programaren jarraipen pertsonalisatua hiru lan fasetan gauzatu da. Orotara Euskal kultur erakundeko animatzaileak bere lan-denborako 35 oren inguru eman ditu proiektu bakoitzaren zerbitzuko. Ondotik aipatzen den lan-metodologoia elkarte bakoitzaren beharren arabera egokitua izan da anitzetan. Ondorioz aipatzen den oren kopuruen banaketa printzipiozkoa baizik ez da.
Diagnostiko
saioaren ondotik, EKE-ko animatzaileak egoeraren azterketaren eta
internet egitasmoaren sintesia egin du. Hori izanen da kargu
txostenaren oinarria. Kondutan hartzekoa da eraman diren egitasmoak
formakuntzaren iraupenaren araberakoak izanen direla : xumeak eta epe
laburrekoak bainan balio handikoak informazioen eta eduki berezien
hedapenari begira.
EKE-ko
animatzaileak 12 oren eman ditu egitasmo bakoitz, jarraipen saioetaz
bestalde, elkarteen araberako teknika eta metodologia aterabide
egokienak aurkitzeko. Bisiten estatistiken bilketa, publikoaren parte hartzearen kuantifikazioa
Noski,
programan parte hartuko duten elkarteek Euskal kultur erakundearen
laguntza metodologikoa eta teknikoa ukan dute formakuntzak iraun duen bitartean. Espazio bat ireki zen www.eke.org extranetaren barnean
(solasguneak, blogak, alegiazko tresna kutxa...) programan parte
hartzen zuten elkarteek datuak, baliabideak eta esperientziak truka zitzaten. |
15 egitasmoen albisteen irakurgailuaEduki - Baliabideak |