Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Hogei'ta programa

Hogei'ta programa

"Hogei'ta" ekintza labelak gazteak lagundu nahi ditu euskal kultura bere aniztasunean baloratuko duten proiektu berritzaileak asmatzen.

Hogeita - LogoaEuskal kultur erakundeak gazteen kultura dinamiken erakusle diren sorkuntzak, adierazpide artistikoak eta trukaketa esparruak lagundu nahi ditu. Horretarako sortu du "Hogei'ta" programa (ikus ere "Hogei"ta" hitzaren jatorria).

Paraleloki, epe ertain eta luzerako, EKEk gogoeta bat abiatu nahi du bere partaideekin, ondarearen transmisiorako tresna iraunkorren sortzeari buruz.

Bi publiko

"Hogei'ta" programa bi publiko motari zuzentzen da:

  • 8-15 urte arteko haurrak eta nerabeak
    Haurrentzat, hautaturiko ekintzek euskal kultur nortasuna osatzen duten osagaien transmisioari lehentasuna ematen diote, sorkuntza saila baztertu gabe, haatik.
  • 16 urtez goitikako gazteak
    Gazteentzat, mota guzietako sorkuntzek lehentasuna ukanen dute, eta euskal kulturaren alor batzu berrasmatzen ala berritzen dituzten egitasmo berritzaileen eragile izateko ahalak eskainiko zaizkie.

 

Bi ekintza mota


 

Deialdiak1 - Deialdiak eta lehiaketak

Euskal kultur erakundeak beste egitura batzuekin partaidetzan antolatzen dituen gazteei zuzendutako deialdiak eta lehiaketak. Gehiago jakin

 


 

Hogei'ta - Ekintzak2 - Ekintza labelizatuak

"Hogei'ta" programaren izpirituan beste partaideek eramaten dituzten ekintzak eta Euskal kultur erakundeak sustatzen dituenak karia hortara. Gehiago jakin