Hemen zaude: Hasiera Euskal kultur erakundea Hogei'ta programa "Hogei'ta" programaren berriak

"Hogei'ta" programaren berriak

Hogei'ta programaren inguruko berriak.

Irudimena 2013: epaimahaikideen deliberoen zain

Irudimena 2013: epaimahaikideen deliberoen zain

Bukatu da Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatutako "Irudimena" sormen lehiaketaren 3. edizioa. Epaimahaiak ez du lan erreza izanen! 70 bat obra eskuratu dituzte antolatzaileek 45 egilek igorriak.  Denak sarean ikus daitezke oraindanik.

Gehiago irakurri

Topaketa Fernando Morillo idazlearekin

Topaketa Fernando Morillo idazlearekin

Maiatzaren 15ean, asteazkenez, Euskal kultur erakundeak eta Biarritzeko Mediatekak topaketa bat antolatzen dute Fernando Morillo-rekin. Idazle Azpeitiarrak Abbadiaren Sekretua (Gaumin 2012) liburu berria izanen du solasgai. Hitzordua 16:00etan finkatua da Mediatekako entzun aretoan.

Gehiago irakurri

"Irudimena" sormen-lehiaketan parte hartzeko azken egunak!

"Irudimena" sormen-lehiaketan parte hartzeko azken egunak!

Hirugarren aldiz, Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" sormen-lehiaketa antolatu dute. Gure baitako sormenaren bultzatzaile izan nahi duen lehiaketa hau maiatzaren 15ean bururatuko da. Parte hartu lotsarik gabe!

Gehiago irakurri

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldia - 2013ko deialdia

"Nekatoenea" euskal idazle egonaldia - 2013ko deialdia

Hirugarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, Hogei’ta labelaren kari, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko 2013an, Abbadia Eremuan, Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzendua da. Hautagaitza aurkezteko epea 2013ko maiatzaren 15a arte luzatua izan da.

Gehiago irakurri

Gaurko musiken eta irudiaren inguruko mugaz gaineko proiektu deialdia

Gaurko musiken eta irudiaren inguruko mugaz gaineko proiektu deialdia

"Hogei'ta" ekintza labelaren karietara, Euskak kultur erakundeak eta Biarritzeko Atabal gelak Akitania eskualdeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Donostia 2016 – Europako kultura hiriburua Fundazioa, Donostia Kultura, Emankor Sarea (Bilbo), le Rocher de Palmer aretoa (Cenon) eta le Florida gela (Agen) bildu dituzte mugaz gaineko proiektu deialdi bat abiatzeko gaurko musiken eta irudiaren alorretan.  Hautagaitza aurkezteko epea: 2013ko apirilaren 30a.

Gehiago irakurri

Fernando Morillok gazteei  zuzendu "Abbadiaren sekretua" eleberria argitaratu du

Fernando Morillok gazteei zuzendu "Abbadiaren sekretua" eleberria argitaratu du

2011ko udazkenean, Euskal Itsasbazterreko Ingurumen Aldeko Ekimen Zentro Iraunkorra, Euskal kultur erakundea eta Donostiako Euskal idazleen elkartea elkartu ziren Fernando Morillo idazle gaztearen egonaldia antolatzeko Hendaiako Abbadia eremuko Nekatoenean. Urtebete geroago, hemen da lanaren fruitua: gazteei zuzenduriko Abbadiaren sekretua eleberria.

Gehiago irakurri

Euskal berrikuntza artistikoaren 24 orduak: emaitzak

Euskal berrikuntza artistikoaren 24 orduak: emaitzak

Urriaren 19an eta 20an, lehen aldikoz, Hogei’ta labelaren barnean, Euskal kultur erakundeak partaidetza bat egin du Bidarteko Estia injeneritza eskolarekin, “berrikuntzaren 24 orduen” barnean, alor artistikoa sarrarazteko, lehiaketa arte bisualen eta euskal literaturaren eremuetan kokatuz. Zazpi artistek beren izena eman zuten, hauen artean grafistak, argazkilariak, margolariak eta idazleak, azken hauetako batek Txekiatik bidali duelarik bere lana.

Gehiago irakurri

Street Art tailerra Etxepare lizeoan

Street Art tailerra Etxepare lizeoan

2012ko irail hastapenean, Etxepare lizeoko dozena bat ikasleek Baionako bisita berezia egin zuten: Xabi Xtrem artistarekin, hiriko street art delako karrika artea gordetzen dituen xokoen itzulia egin zuten.

Gehiago irakurri

Irudimena 2012

Irudimena 2012

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak 2012ko martxoaren 15etik maiatzaren 15era antolatu duten “Irudimena” sormen lehiaketaren bigarren edizioak arrakasta polita bildu du.

Gehiago irakurri

Euskal idazle baten egonaldia “Nekatoenea” etxean Hendaian: Ekhiñe Egiguren hautatua izan da

Euskal idazle baten egonaldia “Nekatoenea” etxean Hendaian: Ekhiñe Egiguren hautatua izan da

Euskal kultur erakundeak, “Hogei’ta” labelaren barnean, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk literatura egonaldi bat antolatu dute, euskal literaturaren sorkuntza bultzatzeko, oroz gainetik idazle gazteak gomitatuz idaztera. Kalitate oneko lau egitasmo eskuratu dira, eta azkenean, Ekhiñe Egiguren hautatua izan da. Donostian sortua da 1978an, arkitektoa da lanbidez bainan denbora anitz iragaiten du, idazten eta irakurtzen. Bere idazketa egonaldia 2012ko urriaren 1etik azaroaren 4a arte iraganen da.

Gehiago irakurri

Euskal berrikuntza artistikoaren 24 orduak

Euskal berrikuntza artistikoaren 24 orduak

ESTIA Bidarteko injeneritza eskolak datozen urriaren 19 eta 20an antolatzen duen “Berrikuntzaren 24 orduak” ekitaldiarekin bat eginen du Euskal kultur erakundeak ekimen berezi baten bitartez. Izan ere aurten, antolatzaileek nahi ukan dute hitzordu famatu hori artistei ere zuzendu, orotara 24 ordu utziz obra baten egiteko (arte bisualen alorrean, bainan izan daiteke ere adibidez eleberri labur bat, poesia, bertsu batzu,…). Gai orokorra bakarrik egun hartan berean emana izanen da (xuxen urriaren 19an, arratsaldeko 14:00etan, ESTIA injeneritza eskolan, Bidarten). Izenak oraindanik hartzen dira sarean.

Gehiago irakurri

Ikuskizun biziko egitasmo artistiko deialdiaren emaitzak

Ikuskizun biziko egitasmo artistiko deialdiaren emaitzak

Hogei’ta” labelaren kari, Euskal kultur erakundea eta Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala elkartu dira, egitasmo artistikoetarako deialdi baten abian ezartzeko, antzerkiaren, dantzaren eta zirkoaren alorretan. 10 proposamen bildu dituzte eta bi hautatu. Irabazle bakoitzak diru laguntza bat eskuratuko du bere proiektuaren obratzeko eta jarraipen berezia ukanen du sorkuntzaren garapenerako.

Gehiago irakurri

Kliklap bideo lehiaketa 2012

Kliklap bideo lehiaketa 2012

Aldudarrak bideok antolatu lehiaketaren hirugarren edizioak gazteak bultzatu nahi ditu beren sormenaren adieraztera bideoak eginez edo gidoiak idatziz.

Gehiago irakurri

"Hogei’ta" programaren 2. deialdi artistikoaren irabazleak

"Hogei’ta" programaren 2. deialdi artistikoaren irabazleak

Euskal kultur erakundea eta Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionala elkartu dira, egitasmo artistikoetarako deialdi baten abian ezartzeko. Bi proiektu hautatuz.

Gehiago irakurri

Hitzaditza 2012

Hitzaditza 2012

2012ko euskarazko diktaketan gazteak protagonistak egon dira, ez bakarrik parte-hartzaile gisa gainera: testuak Baionako Etxepare lizeoko ikasleek sortu zituzten.

Gehiago irakurri

“Irudimena” 2012: testu eta irudi sormen lehiaketaren bigarren edizioa abian!

“Irudimena” 2012: testu eta irudi sormen lehiaketaren bigarren edizioa abian!

Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak “Irudimena” testu eta irudi lehiaketa antolatzen dute bigarren aldikotz 2012ko martxoaren 15etik maiatzaren 15era. www.irudimena.com webgunean aurkeztuak diren argazkietan oinarrituz bi aukera dituzte parte-hartzaileek: euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak…) edo irudi berri bat sortzea (argazkia eraldatuz, marrazki bat edo margo bat eginez, 3D-ko irudi bat sortuz…). Biak egin daitezke ere bai.

Gehiago irakurri

Euskal idazle batek egonaldi baten egiteko parada du Hendaian

Euskal idazle batek egonaldi baten egiteko parada du Hendaian

2011n bezala Euskal kultur erakundeak, Euskal Idazleen Elkarteak, eta Euskal Itsasbazterreko IAEZIk Literatura Egonaldi baten antolatzeko xedea dute udazken honetan, Hendaiako Abbadia Eremuan, urriaren 1etik azaroaren 4a arte. Edozoin euskal idazleri idekia den deialdia zabaltzen dute horretarako, 2012ko apirilaren 15a arte.

Gehiago irakurri

Ikusgarri biziduna, Hogei’ta programaren bigarren deialdi artistikoaren alorra

Ikusgarri biziduna, Hogei’ta programaren bigarren deialdi artistikoaren alorra

2011n arte bisualen alorrean “Hogei’ta” labelaren kari eraman ekimen arrakastatsuari segida bat emanez, Euskal kultur erakundeak egitasmo artistikoetarako deialdi bat abian ezartzen du datorren urteko, antzerkiaren, dantzaren eta zirkoaren alorretan. Baiona Akitania Hegoaldeko Eszena nazionalarekin elkartuz karia hortara. Hautagaitzen epea 2012ko martxoaren 20rako finkatua da. Egitasmoen hautaketak aldiz 2012ko apirilean iragan behar luke.

Gehiago irakurri

“Hogei’ta” deialdiko irabazleen sormen lanak Baionan ikusgai

“Hogei’ta” deialdiko irabazleen sormen lanak Baionan ikusgai

2012ko urtarrilaren 15era arte bisualen alorrean Euskal kultur erakundeak abiatu “Hogei’ta” proiektu deialdi kari hautatuak izan ziren bi artista gazteen sorkuntzak ikusgai egonen dira Baionan. Bertrand Dezoteux-ek 3Da eta errealitatea nahasten dituen “Txerri” bideoa ezagutzeko parada izango da “Le Carré” aretoan eta Nader Koochaki Etxeberria-k irudiz eta bideoz osatu “Scènes” instalazioa aldiz Euskal Museoan aurkeztuko da. Irabazle bakoitzak 5000 euroko dirulaguntza bat eskuratu du EKE-ren ganik bere proiektuaren gauzatzeko, bai eta ere laguntza teknikoa sorkuntza prozesuaren urrats guzietan.

Gehiago irakurri

Bertsu-eskolen sormen lana entzungai

Bertsu-eskolen sormen lana entzungai

Bertsu-eskoletan 2010-2011 ikasturtean egindako lana bistaratzeko eta haurrek kantu bat sortzen gozatzeko, bertso-eskolek disko bat osatu dute. Bertsu-eskoletako kide guziei banatuko zaie.

Gehiago irakurri