Laguntzaren baldintzak

  1. Elkarteak, baitezpada, Euskal kultur erakundeko kide izan behar du.

  2. Kide izateko, funtsezko gutun bat idatzi behar dio.

  3. Kidetza onartua delarik, elkarteak 20 euroko urtesaria ordaindu beharko dio.

  4. Elkarteak aurkeztu kultur egitasmoak sartu behar du euskararen eta euskal kulturaren alorretan.

  5. Partaidetza galde txostenak urte bakoitzeko urriaren 25a aitzin egina izan behar du.

  6. Euskal kultur erakundearen erantzuna otsailean ukanen du elkarteak.

  7. Euskal kultur erakundearen partaidetza jakinarazi beharko du komunikazio molde guzietan, baita publikoki erran gertakari egunean.

  8. Urtearen barnean aurkeztu proiektu bat ez da onartua izanen.

  9. Euskal kultur erakundea abisatu aitzin hasia den proiektuak ez du laguntzarik ukanen.

  10. Laguntza erdietsi duen elkarteak, proiektua bukatu orduko, bilduma zehatz bat igorriko dio Euskal kultur erakundeari.

  11. Elkarte bakoitzak Euskal kultur erakundearen Biltzar nagusian parte hartzen du. Hiru urtetarik, E.K.E.ko administrazio kontseiluko elkarteen 8 ordezkariak hautatzen ditu.

  12. Elkarteak, bere Biltzar nagusia egiten duelarik, Euskal kultur erakundeko ordezkari bat gomitatu behar du.

Kultura agenda zure e-postara

Gure kultura agenda eskuratzen ahal duzu aste guziz zure e-postara.
Harpidetza egin!

JAIALDIA - ANTZERKIA

19. Txotxongilo Egunak

IKUSKIZUNA - ANTZERKIA

Kalostrapeko gutunak 2008ko azaroaren 20a

IKUSKIZUNA - BIDEOA

Irri-bideo-bertsu-musika gaualdia 2008ko azaroaren 21a

TOPAKETAK - POESIA

Koldo Zubeldiaren eguna 2008ko azaroaren 22a

TOPAKETAK - OMENALDIA

Piarres Larzabal gogoan 2008ko azaroaren 22a

HITZALDIA - MULTIMEDIA

Second Life kulturaren eta jakintzaren zerbitzuko 2008ko azaroaren 25a

KONTZERTUA - MUSIKA

Ufestuek - Nahigabe 2008ko azaroaren 29a

HITZALDIA - ONDAREA

Heriotza errituak eta oroitarriak 2008ko azaroaren 29a

ERAKUSKETA - ARTEA

Kolatze Artea

Pays basque numerique