Albert Chabagno (1923, Uharte Garazi - 2004, Angelu)



Albert Uruguaira airatzen da 1947an, aitatxiren hatzetarik ibiltzeko asmoarekin.

Aitatxi hara joana zitzaion 1859an, Euskal Herrira itzulia 1879an eta Esnasu Xotroineko alabarekin ezkondua.

Laboraria eta emigrazio-agentea izana zen, bai eta ere Aldudeko auzapeza eta Baigorriko baleako sindikataburuav(bere ondotik semea eta seme ttipia izanen diren bezala).

Albert Uruguaitar emazte batekin ezkontzen da eta 18 urtez aitatxik muntatu etxaldean lan egiten du. Euskal Herriravitzultzen da 1965ean.

Euskaldunen argentina bertsotan

Jose Maria Iparragirre | 1820, Urretxu - 1881, Itsaso. |

"Herri alde guzietan jende onak badira
Bainan bihotzak dio zoaz Euskal Herrirat"

Konpositore eta olerkari gipuzkoarra.
Gernikako Arbola himnoaren egilea.
1855ean, Ameriketara joaiten da eta Buenos Airesen ezkontzen
emazte gipuzkoar batekin. 1878an itzultzen da Euskal Herrira.

2004an Pierra Lakok sortu bertsoa

"Erakusketa honen medioz ahal dugu konprenitzen
Nolaz denboran ainitz Euskaldun hemendik ziren partitzen
Famili handi etxalde ttipi doi bat baitziren nekatzen
Argentinako kanpo handiek segurrenik enganatzen
Ta ondokoek orai dituzte beren erroak xerkatzen"

Pierra Lako Euskal Argentina elkartearen sortzailea eta kidea da.