Euskarazko animazioak CETL hitzarmenaren barnean

Helburua euskararen erabileraren azkar-tzea da heziketa egitasmo batzuen bidez : lehen esperientzia Hendaian eraman izan da, Herriko Etxearen partaidetzarekin, Familien laguntza kutxak diruztatu C.E.T.L. hitzarmenaren barnean.


Burasoen artean  egin inkesta baten ondoren, 120 haurrek beren interesa agertu dute euskarazko aktibitateen egiteko.  2003ko urtarriletik goiti, lau tailer martxan ezarriak izan dira asteazken eta larunbatetan. Lehen mailako 90 haur inguruk antzerkia, musika, kantua, adierazpen grafikoa, serigrafia eta arte martzialak landu dituzte.
Ikastaroen ondotik ikusgarri bat eman dute 2003ko maiatzan Hendaiako Variétés antzokian.


Lehen esperientzia horri jarraikiz, 2003-2004 ikasturteko sartzetik beretik, Herriko Etxeak berriz abiatzea erabaki du. Bost tailer eskainiak dira irailetik buruila arte. Esperientzia horrek bertze Herriko Etxeen interesa piztu du, eta C.E.T.L. baten izenpetzeari pentsatzen dute.

Haltsu - Larresoro - Jatsu - Uztaritze (2005)

« AMETSEN BIDAIA »

Euskal Herritik abiaturik Ametsek bidaia ederra egin du Afrika eta Indietan gaindi edari magikoa atzeman nahiz …
Hona labur bildurik, 9 gaztetxok Larresoroko kultur-gelan eskaini diguten ikusgarriaren gaia. Lehen aldikotz, Uztaritze, Larresoro, Haltsu eta Jatsu herriek, Euskal Kultur erakundearen laguntzarekin, euskarazko animazioak proposatu die, Bazkoko oporretan, lau herrietako gaztetxoeri. Hiru goizez, musikan, kantuz, marrazki egiten eta antzerkian ari izan dira. Euskaraz mintzatzeaz gain, anitz jostatu direla azpimarratu digute, berehala prest berriz hasteko !

 

Baliabideak

Harreman baliagarriak

Euskararen erakunde publikoa
Erakunde publikoa euskararen hizkuntza politikaz arduratzen dena ipar Euskal Herrian

Euskarazko animazioen zerbitzua (EKE)
Euskararen inguruko kultura animazioak

Euskal konfederazioa
Euskal kultura elkarteen konfederazioa

Uda-Leku
Eskolaz kanpoko jarduerak haur eta gazteentzat

Webgune interesgarriak

 Kontseilua
Zazpi lurraldeetan euskararen erabilpenaren normalisazioaz arduratzen diren elkarteen kolektiboa
http://www.kontseilua.org

Euskara kultur elkargoa
Nafarroan euskararen erabilpenaren normalisazioaz arduratzen den Fundazioa
http://www.euskarakultur.org/


 

Pays basque numerique