Maite ARLA-PREBENDEMaite ARLA – PREBENDE Domintxindarra da sortzez. 74 urte ditu. Domintxinen ibili da eskolan, 7 urtetan hasirik 11 urte arte. Maite zuen eskolara joaitea, etxean zenean lan egin behar baitzuen. Bainan gurasoek ez zuten uzten eskolara joaiten, etxaldean laguntzea nahi baitzuten. Behiak eta urdeak zituzten. Hiru haurride ziren, Maite gehiena da.
Bere haurrekin ez zen sekulan euskaraz mintzatzen. Hiru haurretarik bi biarnesekin ezkonduak dira. Haurrek ez dute etxaldearen segidarik hartu. Maite eta bere senarra laborari izan dira beren bizi guzian. Senarrak espainiako gerla zibilean parte hartu zuen. Maite orain alarguna da. Xahar etxean dago eta mintzatu dugun egunean, bi adixkide etorriak zitzaizkion ikustera. Xahar berri Maite-k erran dauku ez zuela gauza haundirik egiten ahal, besoan min baitu. Zure orroitzapen bat ?Arto xuritzen ibiltzen ginen auzoko etxaldetan, omore ona zen, irri egiten ginuen…
|
Zaharren urratsetik : haurren erakusketaLekukotasunen bilduma
|