Xaharren urratsetik 2006-2007

Pantxika Maitiak burutu elkarrizketak eta muntaketa - Euskal kultur erakundea

Ekintza honen helburua belaunaldien arteko harremanen bultzatzea da, eta hori euskaraz. Lehen mailako (CE1-CE2-CM1-CM2) eskoletako haurrek adineko pertsonak elgarrizketatzen dituzte haur denborako oroitzapenetaz.

2006/2007 ikasturte bukaeran Baigorriko San-Josepe eskola pribatuak eta Irisarriko eskola publikoak parte hartu dute proiektuan.

Bi eskoletako haurrek beraien ikastetxeetatik hurbil bizi diren adineko pertsona zenbaitzuen bisita ukan dute klasean. Orotara 7 Baigorriar eta 3 Irisartar  elkarrizketatu dituzte beren haurtzaroaz eta bereziki 39-45eko gerlako oroitzapenetaz. Solasaldien segidan antzerki laburrak asmatu dituzte eta erakusketa bat prestatu dute eskolan bildu materialarekin. 

Adineko jendeei eginak izan zaizkien elkarrizketak bertan entzuten ahalko dira baita Euskal Irratietan. Hemen daude bildurik ere saihetseko podcast honen bitartez.

Egitasmo honek Caisse d'Epargne Banketxearen diru-laguntza eskuratu du.

Baliabideak

Harreman baliagarriak

Euskararen erakunde publikoa
Erakunde publikoa euskararen hizkuntza politikaz arduratzen dena ipar Euskal Herrian

Euskarazko animazioen zerbitzua (EKE)
Euskararen inguruko kultura animazioak

Euskal konfederazioa
Euskal kultura elkarteen konfederazioa

Uda-Leku
Eskolaz kanpoko jarduerak haur eta gazteentzat

Webgune interesgarriak

 Kontseilua
Zazpi lurraldeetan euskararen erabilpenaren normalisazioaz arduratzen diren elkarteen kolektiboa
http://www.kontseilua.org

Euskara kultur elkargoa
Nafarroan euskararen erabilpenaren normalisazioaz arduratzen den Fundazioa
http://www.euskarakultur.org/


 

Pays basque numerique