Seinaletza elebidun publikoa
Badu orain 10 urte Euskal kultur erakundeak herriko etxeak bai eta ere zerbitzu publiko eta pribatuak akulatzen dituela seinaletza elebidun ongi apailatu baten xutik ezartzen.
"Euskara agerian" bildumako hirugarren aleak kanpo seinaletza publiko elebidunaren gaia lantzen du. Honen bidez, oinarrizko aholku batzu emanak dira herriko seinaletza elebiduna alhan ezarria izan dadin euskarri publiko guzietan (norabide seinaleak, sartze eta ateratze panoak, hurbileko seinaletza, karriketako plakak...).
Hitz zerrenda bat ere aurkitzen da plaketa balios honetan.
Animazio irudidun baten bidez kanpo seinaletza publikoari buruzko gomendioak irakur (frantsesez dago bakarrik) - Flash 6 irakurgailua behar da eta 512 kbps konexioa gomendatua da
Plaketa eskura PDF formatuan (1,3 Mo)